Gasteizen kafe antzokia aurrera, Bilbon atzera.

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2009-02-11 10:47


Gasteizko udaletxean urteko aurrekontuak aurrera atera dira, eta bertan izan dute lekua Gasteiz Kafe-antzokirako. Bi diru neurri erabaki dira:

- 120.000€ aurten erabiltzekoak proiektua idatzi eta zehazteko.
- 1,5 milioi € eraikina bera eraikitzeko 2010-11 artean.

Ala ere, aurrera pausua bada ere, ez ditugu gauzak batere argi ikusten. Momentu honetan, ez dago gauza bakarra zehaztuta: non eraikiko den, zein tamainia izango duen, zerekin ekipatuko zaion, zenbat diru beharrezkoa izango duen eraikitzeko...

Beharrek zehaztu behar dute den dena. Kokalekua beharren arabera izan beharko da, eta agian ez da izango alde zaharrean toki nahikorik egiteko. Erabiliko den dirua, agian gutxi da. Tokiak eta dirua proiektua zehazten badute, behar duguna ez izatea posible da.

Beraz, proiektua nola garatzen ikusi behar. Eta hor here, gauzak argiegi ez dira ikusten. 120.000€ enpresa batek erabiliko ditu proiektua idazteko, baina... zertan oinarritu daiteke proiektua egiteko? Bere hustetan edo Gasteiz euskara inguruan ari garenon hustetan?

Hasteko, enpresa horrek proiektua idatziko du, eta proiektua hiritar partehartzeko kontsiluetara eramango da, non zer edo zer aldatu ahalko den...

Baina hori ez da bidea, eraman dezaketen proiektuak egin zaiozioken aldaketak muga bai ditzake.

Bide logikoena, enpresa horrek partehartze kontseiluek ezarritako irizpideak erabiliz lan egin beharko lukete, idatzitako proiektua zerbaiterako balioko duela zihurtatu nahi badugu.

Eta hori da arazo nagusiena, proiektua gaur egungo kafe antzokiak hartzen ditu ardatz, dituzten murriztasunak barne, kontuan izan gabe hemengo beharrak harago joan daitezkeenik... beharrak dagoeneko haratago doazenean.

Gasteizko Kafe antzokia, ez dugu ikusten. Euskarazko zine egoera ikusita, zine digitalizazioak kostuen murrizpenarekin ahalbideratuko dituen euskarazko estreinaldi kopurua aurreikusiz, zinema komertzialak ez daudela inolaere gaur egungo guztiak ekartzeko, kafe zinema-antzokia behar dugu. Eta gainera, bi aretoduna. Bata zine ekintzei zuzenduta astero zine estreinaldi komertzial bat egun anitzetan izango duena, beste aretoan kafe-antzokietan ohikoak diren beste ekintzak bideratzen direlarik.

Eta Gasteizen zerbait aurrera doan bitartean, Bilbon, Kafe-antzoki aintzindaria, atzera pausu arriskutsuan badoa. Hilabete egon da itxita aforua bete ez zuelako zigor gisa. Gaur otsailak bederatzi irekiko da berriz. Arazoaren funtsa, ez dago eraikinak jasan dezakeen ikuslego kopuruan, baizik larrialdi irtereerek jasan dezaketenean. Bilboko Kafe antzokia errua onartzen du, eta konponbidea badauka, badago larrialdi irtera berri bat egiteko aukera.



Ala ere, egingo balitz ere, Bilboko udaletxeak ez du inongo asmorik aforua igotzen lagatzeko, legalki eta segurtasun aldetik posible bada ere, Kafe antzokiari bere etorkizunari traba larria jarriz, bere proiektua kolokan jar lezakeena.

Hor ibiliko gara gai hauei jarraipena eginez eta berririk sortuko balitz hauen inguruan, blog honetan izango duzuen berri.

SUSTATU: Kafe Antzokia Martxan! Sinadura bilketa webgune berrian
BILBOKO KAFE ANTZOKIA: Webgune ofiziala
BILBOKO KAFE ANTZOKIA: Adierazpena
BILBOKO KAFE ANTZOKIA: Adierazpena sinatu
BILBOKO KAFE ANTZOKIA: Adierazpena hauek sinatu dute (4.900 pertsonatik gora)
BILBOKO KAFE ANTZOKIA: Politicamente incorrecto eta Pasalo programetan gaiari buruzko saio berezia.


Utzi iruzkina: