Lehenengo aldia

ilargiarenjakinmina 1456147824642 Jakin-mina eta ilargia... | 2015-02-09 00:00
1

Beti dago lehen aldi bat edozertarako. Bloga idazteko ere bai.

Arrazoi ugari dauzkat blog hau zabaltzeko. Bi aipatzekotan, nire burutazio guztiak eta barneko sentimenduak ordenan jarri nahi nituzke. Bestalde, nire hizkuntza berriari, euskarari, merezi duen lekua eskaini nahi nioke.

Bizitzak eskaintzen dizkidan lehenengo aldi guztiak barneratu eta gozatu nahi ditut. Jende onez inguratuta, gure mundu txikia zabaltzeko eta hobetzeko gai izango gara.

Seme-alabak haztea erronka handia da. Hain zuzen ere, gurasook ez ditugu inoiz ahaztu lehenengo irribarrea, negarra, pausoa edo hitza.

Esperientziak gauzak baino askoz asegarriagoak izaten dira. Herrialde desberdinetako jendea ezagutuz, haien kultura ikertuz, ohiturak errespetatuz, ekintza kulturalak antolatuz... horrela ere asetzen dut barnean dudan jakin-mina.

Beraz, lehenengo aldiz betetako bizitza bizi dezagun.

Maitasuna eta ilargia, ez badira handitzen, gutxitzen. Jakin-minarekin ere, antzekoa gertatzen da.

 

 


Utzi iruzkina: