Hiru tona arraineko tona bat plastiko!

ideiaberdeak 1489355166462 IdeiaBerdeak | 2017-06-14 20:00
2

 

Plastikoaren arazoari buruzko hainbat artikulu irakurri ostean hauek dira atera ditugun ideiarik garrantzitsuenak eta gure proposamenak arazoa gutxitzen joateko.

 

Datuak benetan harrigarriak iruditu zaizkigu! Plastikozko botilen produkzioa etengabe hasi da 1964tik hona. 2011an 3,11 milioi tonara iritsi zen plastiko kontsumoa.Zientzialarien ustez hurrengo hogei urteetan eskaria bikoiztu egingo dela aurreikusi dute, eta 2050erako laukoiztu. Txostenaren arabera, plastiko eskariari aurre egiteko hurrengo 35 urteetako erregai ekoizpenaren %35a kontsumitu beharko da. Gaur egun eskaria asetzeko, ekoitzitako erregaien %5 erabiltzen da.

2025erako aurreikusi dute hiru tona arraineko tona bat plastiko egongo dela, eta 2050ean plastiko gehiago egongo dela.(Marcos eta Maider)

 

 

Plastikoak arazo asko sortzen ditu ingurumenean:

  • Ur berotan plastiko poltsak desegin egiten dira prozesuan osagai toxikoak askatuz, osagai kimiko horiek ornogabe txikiek zein arrainek jaten dute eta gure elika-katean barneratzen dira. (Nekane eta Aroa)
  • Plastikoa apurtzean edota kosmetikoek duten mikroplastikoak plaktonak jaten ditu eta elika-katean sartzen dira.
  • Plastikoak hainbat animalia hiltzen ditu mundu osoan, animaliek janariarekin nahasten dute plastikoa, marmokak direlakoan irensten dute. Ondoren digestio-hodia blokeatuta geratzen zaie eta hiltzen dira. (Beñat eta Asier)
  • Zauriak eragiten dizkiete animali handiei.
  • Edarien edukiontziak biltzen dituen plastikoak hainbat animalia itotzen dituzte, dortokak kasu.(Asier)
  • Arazoak garapenean: arrain kutsatuekin elikatutako txori kumeek malformazioak pairatuko dituzte. (Asier)

 Animalietan eragiten dituen kalteen eskema:

Zer egin ahal dugu hau ez gertatzeko? Nola?

 

Ez du konponbide errazik baina hauxe da egin ahal duguna:

  • Produktuak paketatzeko modua plastikoa ez den beste batengatik aldatzea.(Marcos eta Maider)
  • Gutxitu plastiko kontsumoa.
  • Produktu biodegradagarriak kontsumitu.
  • Lege zorrotzagoak ezarri plastikoaren ekoizpena eta erabileraren inguruan. 
  • Ez erosi mikroplastikoak dituzte kosmetikoak. Hemen kontsultatu daitezke zeintzuk konposatuk duten mikroplastikoak:http://www.beatthemicrobead.org/product-lists/
  • Etiketatzea exigitu! Zero plastikoa duen produktuak etiketa hau izan beharko luke:

  • Mikroplastikoen ekoizpena debekatu.
  • Jendeak arazoaren inguruan hausnartzeko kontzientziazio kanpainak egin.

Hauek izan dira kontsultatu ditugun artikuluak:

http://www.argia.eus/albistea/arrainak-baino-plastikozko-botila-gehiago-egongo-da-itsasoan-2050ean

http://elpais.com/elpais/2016/11/01/media/1478023094_301085.html

http://www.elcorreo.com/bizkaia/sociedad/201706/08/basurero-20170601190737.html

 

 


Utzi iruzkina: