Guzur truk

Aiaraldeko zibersaltseroen bilgunea

De Álbum sin título Kaixo lagunok!! Urtero bezala, Amurrion ihauteriak ospatuko ditugu. Hementxe duzue egitaraua: Otsailaren 21ean, larunbatean: 17:00 - 18:00  Perkusio tailerra Amurrioko frontoian, afrikar musika tresnekin. Ihauterietako jantzien osagarriak egiteko eta aurpegiak margotzeko tailerrak ere izango dituzue. 18:00 Kale girotzea "Txaranga Bilaketa"ren eskutik. 19:00 "Kakarro Birigarro" mozorro lehiaketa. Desfilearen zirkuitoa: Andra Mari eliza, Elexondo kalea, "Crucero", Aiara Etorbidea, Iturralde, Amurrioko enparantza. Musika girotzea, erraldoiak eta txistulari eta tr...


Atzo Julen Gabiria idazle galdakoztarra etorri zitzaigun Connemara gure bihotzetan bere liburuaz aritzera, Conamara Irlandako eskualde ezin ederragoa aipagai duena alegia.Argazkiotan Julen ikasle batzuei liburuak sinatzen eta ikasle nahiz irakasle batzuekin ateratakoak dituzue ikusgai. De Julen Gabiria Laudioko Institutuan


Orain dela hilabete Aitor Arana etorri zitzaigun berbaldi bat ematera.Bere hainbat libururi buruz aritu zitzaigun, tartean Amodioaren gazi-gozoak 4. DBHan irakurgai izan dugunaz. Etorkizuneko proiektuez (Banpiria...) ere hitz egin zuen.Testu-liburuan agertzen den argazkia ikusita hainbat ikaslek Aitor eta Andoniren arteko antza aurkitzen dute, zer deritzozue?Bego irakaslea ere ikus dezakezu; barkatu ikasleak, beste erretrato batean argazkilariaren (A.ren) trebezia faltagatik lausotu samar atera zarete. De Aitor Arana idazlea Laudion


Motibazio saioak

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-02-18 11:53

Pasa den astean institutuan Ttakun elkarteko kide Aitzol eta Nereak 4. DBH-ko ikasleekin burutu zituzten motibazio saiak ikusgai dituzue. Ondo pasatzeaz gain euskararen erabileraz, egunerokotasunean ematen diogun garrantziaz...hausnartzeko parada ona izan zuten.   De Motibazio saioak


Aupa lagunak! Aratuste urteko jai nagusietakoa da mundu osoan, Aiaraldean ere bai. Gazteek eta ez hain gazteek ohitura handia dute koadrilaka mozorroak prestatzeko. Lehiaketak ere antolatzen dira herri batzuetan. Guk Laudioko udal aldizkariko esteka proposatzen dizuegu Laudion egingo diren aratuste programa eta lehiaketaren nahiz ibilbidearen nondik-norakoak jakinarazteko: http://www.laudiokoudala.net/zuin/zuin376_e.pdf Dakusazuenez estreinakoz argazki-lehiaketa ere antolatu da; eta beste herrietan zer berri? Amurrion ere lehiaketarik bada; Urduñan? Beste inon ere plan berezirik bai?  


Puntu.eus bultzatu!!

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-02-17 12:42

Egunon lagunok! Jakingo duzuenez interneteko .eus domeinua lortzeko sustapena martxan jarri da. Atxikimendu kopuru handia lortzea inportantea da. Oso erraz egingo duzue: http://www.puntueus.org Bertan "Atxikimentuak" atalean sartu eta minutu erdian kanpainarekin bat egin duzu. Anima zaitez!


AGENDA 21 ETA NORMALKUNTZAKOEN ARTEAN ANTOLATUTAKO  ESAMESEN LEHIAKETARAKO SORTUTAKO MEZU ITXUROSO BATZUK:       TXKK  ED  HNDK,  KTXK  BNO  HBG  NZ.  NR  BDI  BKITZKO,  KTXKO  12  BDI     2  GRPL  DTU  ZLATZN  BDRA  PRTXE IPNI TA KTO.     BZKLTZ  ED  LINZ  BTI  AILGTZN  ZRA     IBLZ  NHZ  KTXZ  BT  ALGTZN  ZR  NH  DZN  LKRA     AIRTK  DA  T  Z  DKA  FGK ...


Blogaren aurkezpena

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-02-17 09:55

NOR GARA GU, ZER GARA GU   Ongi etorri Guzur truk-era! Ulibarri izeneko Hizkuntza Normalkuntza Proiektuan esku hartzen dugun Aiaraldeko zenbait ikastetxetatik abian jarritako blogean zaude. Proiektuko Bigarren Hezkuntzako batzarretan koordinatzen hasi ostean, eskualdeko 4 ikastetxek (Amurrioko Birjina Haurra eta Zaraobe nahiz Laudioko Aiala Kantzelaria eta Milagrosa) bultzatutako bloga duzue. Egitasmoa aurrera joan ahala espero dugu eremuko beste ikastetxe batzuek ere bat egingo dutela eta haien ekarpenak ere bildu ahal izango direla.     “GUZUR TRUK” ESAN DUZU?   Ekime...


guzurtruk 1456135213698

Ulibarri Hizkuntza Normalkuntza Proiektuak bildu gaituen Aiaraldeko 5 ikastetxe gara: Amurrioko Birjina Haurra eta Zaraobe nahiz Laudioko Institutua, Udal Lanbide Eskola eta Milagrosa. Egiten ditugun ekimenen berri emateko eta elkarrekin bultza dezakeguna aztertzeko sortu dugu blog hau.

Azken iruzkinak

2015-01-27 15:12 #1

2014-11-20 19:56 #2

2014-10-25 09:22 #3

Au kaka bat da

2013-09-09 18:00 #4

2012-12-01 12:06 #5