Gure Bazterrak

                           


Gaurko eguna ikusita... buf! Hotzari aurre egiteko, etxean sartu berogailua piztu eta... musika entzun! Ba hori, HAVE a NICE DAY


My Space bezalako web guneek izugarrizko arrakasta lor dezaketela garbi geratu da beste behin. Aspaldi hasi ziren interneten ideia sinple bidez sortutako web guneak “besterik gabe” sona handia hartzen. Sona hartzeak ondorio zuzena izan dezake askotan, interneteko handi batek web txikia erostearena. Horixe gertatu zen google, egun google maps delakoarekin, you tube edo antzeko aplikazio indartsuekin. Gazteak izan ohi dira gehienetan horrelakoen sortzaileak. Azkenetarikoa My Space gazteen bilgunea izan da. Izandako ez ohiko arrakasta ikusita enpresari boteretsu batek erosi du azkenean. Bote...


FIREFOX

gurebazterrak 1456135173782 Gure Bazterrak | 2007-01-24 16:29

Joxe Aranzabalen blogean, FAROA, firefox erabiltzaile talde batek egindako nabigatzaile librearen aldeko aipamenak irakur daitezke. Egia esateko nik (oraindik, garaia ote aldatzeko?) ez dut firefox delakoa erabiltzeko aukerarik izan, baina baditu ohiko internet explorer estandarrak ez dituen abantaila nabariak. Hasteko eta aipagarrienetakoa software librea izatearena. Horrek nabigatzailea "tuneatzeko" aukera ematen dio erabiltzaileari; hiztegiak, bilatzaileak... Baina batez ere interes gehien piztu didan elementua EUSKARAri ematen zaion estatusa da. Hau da, %100 eta modu naturalez euskaraz...


2006ko abenduan Luistxo Fernandez izan genuen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean. Interneten egindako lanei buruz hitz egin zuen. Euskal internetgintzan aitzindarietako bat izan da. Beste taldekide batzuekin batera AURKI euskal bilatzailea sortu zuen. Aisialdi gisa sortutako tresnak indar handia hartu du. Baina orain beste proiektu batean murgilduta dabiltza. TAGZANIA web sitean mapak bilatzeko aukera ematen dute. Sortzeaz gain proiektua garatzeko bidean dira, eta horretarako lanean segituko du Luistxo Fernandezek. Gustuko bidean aldaparik ez!  


Seguruenik, euskarazko estilo libururik erabileena izango dena aurkeztu zuten 2006 bukaera aldera. Berria egunkariak egunkariaren estilo liburu berritua aurkeztu zuen. HUHEZIko ikasleek aurkezpena bertatik bertara bizitzeko aukera izan genuen Eskoriatzan egin zen aurkezpenean. Estilo luburu guztiek antzerako funtzioa izan ohi dute, idazterako orduab sor litezkeen zalantzak argitu edo behintzat bidea erakusteakoa. Berriaren estilo liburu berria ez dut esku artean izan, baina sarritan erabili izan dut (eta erabiltzen dut) egunkariaren estilo liburuaren azken edizioa! (Bitxi historikotzat dau...


MODAN

gurebazterrak 1456135173782 Gure Bazterrak | 2007-01-24 15:39

   Jaio orduko, hil  Lo hartu orduko, esnatu  Eguzkia irten orduko, euria goitik behera  Azterketetarako ikasi orduko, dena ahaztu  Telefonoa erosi orduko, zahartu    EA, HONEK ZENBAT IRAUTEN DUEN MODAN!


Gabonetan bertan egon nahi izan dut betidanik, eta egia esan ez dakit zergatik! Irlandan gabon giroan (eta pubak ixteko erabiltzen zuten kantua izaki egunero entzuten genuen) Pogues'en Fairytale of New York abestia ikasi nuen, hasteko ba ote da zerbait? tagzaniapasteNew York, New York map - Tagzania Nahi duenak abestia entzun dezake ondorengo bideoan:


Datorren 22an

gurebazterrak 1456135173782 Gure Bazterrak | 2006-12-13 18:09

Fitok  BECen eskainiko duen kontzerturako aste bete eskas falta da. Bitartean gure bazterrotan askotan entzun ditugun bi abesti gogorarazi nahi nituzke, eta horretarako hemen bertan bi bideo txertatuko ditut. Bat azken aurreko diskoko single entzunena   bestea azken diskokoa


Ohikoa bihurtu da postontzi digitala ireki eta bertan “correo electrónico no deseado” piloa aurkitzea. Horietako batzuk, aitortu beharra daukat, aspaldi nik neuk sortutako kontuen ondare dira (hauek ez omen dira berritu beharrekoak, behin eginda betirako omen dira!). Beste asko ,ostera, sekula entzun ez ditudan erakundeek bidaltzen dizkidate.  Aritz Gorrotxategik Diario Vascon argitaratutakoa neuri ere gertatu zait. Baketik-en korreo piloa iristen zaizkit, eta neuk ere ez dut sekula elkarte horretan izenik eman! Ez dut zuzenbide ikasketarik egin, baina intuizioz (besterik ez bada ere)...