POETA BIZIEN KLUBA

GORA GU TA GUTARTEKOAK

BORTIZKERIA SAMURRA Gure maitasun gaztearen bortizkeria samurra gure lehenbiziko egun ederren axolagabezia samurra denborak gure nerabearen aurrean jartzen gaituenean zeruari so herabe.   Gure bihotz galduen bortizkeria samurra hainbeste itxarondako ezinegon eroa gure bizitzak suaren berotan argitzen dira eta beldurrak isiltzen ditu.   Ene maitea, lorik gabeko gauak eman iezazkidazu azkenean gure desirak berdinak izan daitezen ene maitea, gida nazazu laster elkarrekin ikusiko dugun iratzartze samurretarantz.   Gure lehenbiziko goizetako bortizkeria samurra bat...


EGIDAZU TOKI BAT Egidazu toki bat zure barren-barrenean eta oztopatzen badizut ez badut ezertarako balio zurbilduko naiz mututuko naiz bizitzarik gabe ahantzi ez nazazun. Egidazu toki bat zure bihotzaren sakonean besarka zaitzadan eta negar egiten baduzu erotuko naiz erabat clown eta hatsegin izango naiz irribarre egin dezazun. Ez nuke nahi zu inoiz gaizki egoterik ez eta zu inoiz hotz izaterik ere eta bost axola dena, zu izan ezik... Egidazu toki bat zure etorkizunean nire oroitzapenak gutxienez ez nituzke inoiz zanpatuko ez eta nire airea itoko ere zu ongi egon zaitezen. Egidazu toki...


ZORIONAK GURI

2
ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2008-08-27 11:12

Eskerrak zuri biziraun nuen itsaso zabalean,eskerrak zuriikasi nuen benetan maitatzen.Eskerrak zu ezagutu zintudan!Bestela munduak irentsiko ninduenmunduko arazo guztiak neure eginez.Eskerrak zurekin pasatako une guztiei,horiei esker mundua zegoenik ereahazten bainuen,eta denbora ez zen ezer neuretzatbaina munduarentzat......munduak biraka segitu zuen,nahiz eta zurekin nengoeneannik denbora betiko gelditu nahi izanzure ondoan betiko egon ahal izateko.Munduak biraka segitzen du eta ni geldirik nago zorabiaturikzure zain,zurekin nengoenean bainintzen benetan eta erabat zoriontsugainerako guzt...


IBAIKO ILARGIA

1
ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2008-08-07 12:06

Ibaiko ilargiamilia bat baino zabalagoa,egun batean zeharkatzen zaitutaspaldiko ameslari,bihotz birrintzaile hori!Edonora zoazela erezure bidean noa,binoraezeanmundua ikustenhainbeste mundu dago ikusteko!Ortzadarraren amaieraren beraren atzetik goazbihurgunean itxaroten neure ahabi-lagun horiibaiko ilargia eta ni... ILARGIAREN HATSA 2008-08-30 Ilargiaren hatsa hedatu da ilunabarrean eta mendien ertza marraztuz gaua etorri zait ustekabean. Ilargian hatsak argitu du mendien ertza gaua gainera etorri zaidanean bat-batean. Ilargiaren hatsak zuritu du mendi ertza gau beltzean ezustean. E...


ABUZTUKO ETENA

2
ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2008-08-04 08:21

Zu kapullo             Ni ero Ero eta bero             Autentikoa ni             Zu bakarra Bakarra zara enetzat Eroturik al nago? Eroturik baino              zuganako maitasunak erakutsi dit             bizitzaren zentzua,             eta  &nb...


Hostoak lurrera erortzen diren bezala, Malkoek egindako bideetatik OROIMINA datorkit. Oroitzapenek bide hori Desegiten laguntzen didate, Eta udazkeneko zuhaitzak bezalaxe, Mila kolore nabarreko soinekoa janzten dut… …hosto ximel batzuk erori, Baina beste batzuek tinko eusten diote adarrari, Zuhaitzari. Agur erran genion elkarri, Bidai hori hasi zenuenean, Eta agurra ez zen betirako, Betiko oroitzea baizik. Oroitzea, bidai baten banantzearen ondoren, Agian, elkar ikusiko dugula Toki zoragarri batean, Agian, ez badugu elkar ikusiko ere, Noizbait ere elkartzeko itxaropenaz ...


Orain dela aste bat ene urtebetetze egunean... ...arrosak, ene lagunak esan dit: -         ezer gutxi gara! Egunsentian sortu naiz ihintzez bataiatu naiz. Zoriontsu ireki naiz eta eguzki-errainuaz maitemindu. Gauean itxi naiz, zaharturik iratzarri naiz!  Oso polita nintzen Zure lorategiko lorerik ederrena, bai! -         ezer gutxi gara! esan dit gaur goizean arrosak, ene lagunak. Burumakur ikusten nauzu Eta ni amiltzen naizela sentitzen naiz, Erortzen naizela. Ene bihotza ia biluzik d...


HATSA hartu duteta poesia botaHatsa hartu dutEta HITSA dut bihotzaTantaz tanta barnetik elekatu naizSamaldan etorri zait kanpotik HOTSAAinara ahizpen antzera noa hegoaldetik iparraren bila orain HUTSA baitut arima.


GAUR GAUEAN UDABERRIA  Oraindik ez dakit segur zergatik, Baina Pariseko neguan bete-betean gauden arren, Badirudi udaberria dela Ez dio ardurarik zer nolako udaberria, ez! Baina olerkarien udaberria. Labur, isiltzen da. Ezin gara karrikaratu ator hutsean Ainara dardaratiek kazkaraka Esaldi hormatuak ikaratzen dituzte Baina lainoen atzean Eguzkia dago. Oihanak deitu dit aurreko egunean Eta beraz, kabitik jauzi egingo du ainara honek Metro luzeko eta enbor lodiko Haritzek bultzaturik. Gure ainara oraindik ere Neguan segitzen baitzuen lozorroan. Txir-txir, euria ari du. ...


Ene adiskide aunitz lainoetatik etorri dira:eguzkiarekin eta euriarekin,eta adiskidetasun zintzoaren urtaroa sortuzlurreko lau urtaroetatik ederrena.Paraje ederrenen goxotasun hori duteeta pasako txorien leialtasuna ere badute:euren bihotzetan samurtasun mugagabe bat markaturik,baina batzuetan euren begietatik tristura bat isurtzen dute,eta orduan neure etxera datoz berotzeraeta zu ere etorriko zara.Lainoetara itzul zaitezke berriroeta irribarre berriek beste aurpegi batzuk dituztezure inguruan zure samurtasuna hedatuzeta orduan beste batek zure tristura estaliko du.Ez dakigunez bizitzak ze...


ainaramaya@gmail.com 1589196773770

Ainara Maia Urroz

Ene bihotzean dauden pertsonek niri esandako edo idatzitako hitzak dira, eta hitz hauek laguntzen didate nere bizitza honetan aitzina egiten: //////////////////////////////////////// ZUBI BAT EGITERA GONBIDATU NAUZU ETA HURA ERAIKITZEKO HITZAK BEHAR DITUGU OSATZEKO HAR-HITZAK ONTSA HAUTA DITZAGUN GURE ZUBIAK BETIRAKO XUT DEZAN IRAUNDU. (Montevideoko Mendixkatik) //////////////////////////// GORGOINETAN POETA ERROMANTIKO LOTSATI MUTU HAU: egia balirudike ere gezurra litzateke, gezurra badirudi ere, egia izan daiteke! GORGOINETAN nabil belar hezea oinekin zapalduz, zeru eta lur artean, ez han eta ez hemen... han-hemenka baizik. Ez Lur eta Ez Ilargi, bien arteko bidai etengabean baizik, laino baten gainean bezala... ametsetan, begiak zabal-zabalik, ingurunearekin nahasiz (Xorinokantharia)//////////////////////// AUSARTU, AUSARTU, AUSARTZEKO AUSART ZAITEZ, AUSAR ZAITOZ, ASIER ZATOZ! ASIER ZATOZ, ASIER ZAITOZ, ASIER ZAITUT! ASIER ZAITUT, ASIER ZAIZU, ASIER ESAZU, ESAIDAZU ASIER ZATOZ, AUSART ZAITEZ, ESAIDAZU, BESTE BEHIN "MAITE ZAITUT!" Udazken-ek niri idatzi zidan 2010eko urte zaharretan... eskerrik asko, ene "udazken triste"...) ////////////////////////////////////// SORGIN MUTUR ZIKIN AZTI XARMANTA XORI HEGALDUNA NAHI NUKE IZAN ZERU URDINEAN ZEHAR HEGAN BETI EGITEA. (Ramon Albistur)///////////////////// AINARA AINARA POLIT ETA GAZTE ZAHARRAK ETA GAZTEAK DABILTZA ZURE ATZE ILE HORI BEGI URDIN EDERRA ZARA ZU, AINARA! (Joxe Maia)//////////////////// ALAI ZAITEZEN TRISTURA BIZIO BAT DA INORA EZ DOAN URA ALFERRIK GASTATZEA GAITASUNAK MESEDEZ: ZORIONTASUNEAN JARRI ZURE ARDURA (ZURE LAGUN min poeta, MrBig) //////////////////////////// ENARA BAT PAUSATU DA NERE BIZITZAN, ISIL-ISILIK BERE KABIA EGINEZ NERE BIHOTZEAN, NERE AUPADA IZANGO DU ZEREN ENAREK HEGAN EGITEKO BEHAR DUTE LAGUNTZA, ETA NERE BEROTASUNA NEGU HONETAN EZ DEZAN PASA HOTZA ZURETZAT (Mr.Big)//////////////////////// BERDEAREN ESPERANTZA BIZKARREAN, BIHOTZEAN URDINAREN SOSEGUA, ETA SUDURREAN GORRIAREN PASIOA ETA ALAITASUNA (Itziar Gomez)////////////////// SINESTEN DUT GUGANDIK HARATAGO AINGERUAK DAUDELA, NONBAITETIK GUGANA DATOZENAK, ZUGANA ETA NIGANA DATOZ DORRE ARGITSUEN BITARTEZ GURI ERAKUSTERA NOLA BIZI, GURI IRAKASTERA NOLA EMAN, GU GIDATZERA MAITASUNAREN BIDEAN (Urdin)////////////////////////// EGIDAZU TOKI BAT, LAGUN! TOKI BATEKIN BATERA DENBORA BAT, LAGUN! IHESKORRENETAKOA EZ DENETARIK AHAL BADA... (Tere Irastortza)//////////////////////////// ORTZEMUGA GORRIZ TINDATU DA, ILUNAREN AURRETIK GORRI ARRATS LIMURRA, ETA BESTE ALDEAN MENDI ERTZ GORRIAK ETA GERO EGUZKI ONDARRETIK ATZERA ERREKAK ETA GOIZALDE URDINAK BIZI DIRA LEHENDIK BETI ARTE! (Karmele Igartua)/////////////////////

Ainara Maia Urroz "Euskal filologian lizentziaduna naiz, baina bokazioz idazlea… beti ari naiz idazten! Ene sentimenduak poesiaren bidez adieraztea gustuko dut, kantu leun baten gisa. Arrosa baten arantzak ziztatuz gero, barruraino sartzen zait eta nolabait ere kanporatu behar dut… edozein hizkuntzatan, baina batez ere euskaraz… idazle izan nahi dut, baina poeta naiz! Maite dut ene ametsetan hegan egitea, ene sentimenduak poesiaren bidez antzeztea eta pentsamenduaren bidez urrutiko munduetara joanez galtzea… Inor inoiz egon ez den toki zoragarri horietara joatea gustuko dut, eta ez dago liburuetan sartzea besterik modu onean bidaiatzeko. Lanbidez, euskarazko eta euskal literatura nahiz kulturako irakaslea izan naiz Brnoko Masarykova Unibertsitatean (Txekian). Euskara teknikari aritu naiz Malerrekako mankomunitatean, helduentzako euskara irakasle, baita itzultzaile gisa ere zenbait enpresentzat ere. Euskal Filologian lizentziatu nintzen 2002an, eta 2004an Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa masterra egin nuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Idazle Eskola graduondokoa egin nuen Bergarako UNEDen 2006-2008 ikasturtean. 2001–2022 urteetako Hatsaren poesia bilduman parte hartu dut, eta olerkigintza da neure bizitzaren motorra. Aurten hartu dut lekukoa, urteroko Hatsaren poesia liburua argitaratzeko eta editore lanetan aritzeko. 2003an Santiago Gamboaren Perder es cuestión de método eleberri beltza euskaratu nuen: Galtzea metodo kontua da. Hainbat aldizkari eta egunkarietan argitaratu ditut nire iritziak, hala nola 2005ean Beterriko Liburua literatur aldizkarian poesiari buruzko iritzi-artikulu bat idatz nuen: Inoiz idatzi eta igorri ez den eskutitz bat izan al daiteke? Literatur lehiaketa zenbaitetan parte hartu dut, eta 2006an nahiz 2007an Azkoitiko Bizenta Mogel ipuin lehiaketan bigarren eta hirugarren saria eman zidaten, hurrenez hurren: Eta lapurrari ilargia leihoan ahantzi zitzaion eta Eskutiz baten bidaia." 2012ko azaroan nire lehen poema-liburua argitaratu nuen: Chansons d'amour ilargi beterik gabeko gauak (Maiatz)." Muxuak poema-bilduma. Zortziko, 2018. Pepito: biziminaren eta maiteminaren txinparta biografia. Maiatz, 2019. Oroiminezko igandeak. Dakit. 2020. Hitzetatik harago. Zortziko. 2022.