MAITASUNA

gorgoinetan 1456135123611 POETA BIZIEN KLUBA | 2016-01-11 13:14
1

ZER DA LUR HONETAN GARRANTZITSUENA? 

ASKOK DIRDIRA EGITEN DUTE HAIN EZDEUS ETA BENETAN...

GIZONARENGANAKO EMAKUMEAREN MAITASUNA DA

"MENDIAK" EZARTZEN AHAL DITUENA.

OZTOPO EDO ARAZO BAKARRA DA DISTANTZIA

ARAZOA GIZAKIOK GARA

EZ DAKIGULA MAITATZEN 

ELKAR UKITU, IKUSI EDOTA ENTZUN GABE.

MAITATZEA BIHOTZAREKIN EGITEN DA, 

EZ GORPUTZAREKIN. 

DENBORAREKIN GIZAKIA IZPIRITUALAGO BILAKATZEN DA

GORPUTZEZ INDARTSUAGO

ETA HORRELA AHALMEN GEHIAGO LORTZEN DU. 

ETA DENBORAREKIN ERE MANEIAGARRIAGOA BILAKATZEN DA

BIKOTEAREKIN EGOTEKO.

EZIN DUGU INOIZ AHANTZI, HALABER, 

MAITATUAK BATZUTAN BESTELAKO INTERESAK ZAINDU BEHAR DITUELA.

ETA HORRELAKOETAN ERRAN BEHAR DIOGU GEURE BURUARI:

NOR BEDERAK GARBI JOKATU BEHAR DU BIHOTZARI KASU EGINEZ...

SENTITU, PENTSATU, EKIN!

 

MAITASUNAK ERE HARTU ETA EMAN  ERRAN NAHI DU, 

BIZIKIDETZA ABERATSA.

HALABER, GUPIDA, ULERKORTASUNA ETA TOLERANTZIA, 

BAITA PARTEHARTZEA, ADEITASUNA ALDEZ EDO OSOZ.

BATERATASUNA ETA SAMURTASUNA BEHAR DIRA

BAITA PAZIENTZIA, ULERKORTASUNA SORTUTAKO ERRUENGATIK;

BEREZIKI KONFIANTZA ERABAKIGARRI DEN KASU HORIETAN, 

KONFIANTZA BAITA HARREMAN OROREN OINARRI.

BERAZ, ETA HORI DENA IDATZIRIK, 

SOILIK GELDITZEN DA GEURE BURUARI HONAKO HAU GALDETZEA:

ARRISKATZEKO GOGOA ETA GRINA AL DUGU? 

GARRANTZITSUENA, BAINA, SEGURTASUNA GELDITZEN DA, 

ATZO, GERO  ETA GAUR.

 

 

 


Utzi iruzkina: