GORBEIALDE IRRATIA 2007ko urtarrilean jaio zan. Hasieratik Arratiako geurkotasune kontuten hartzean dauen irrati saioa egin dogu. Izin be, sarri askotan gure bailarako notiziek ez daurie lekurik eukiten beste komunikabideetan. Geur egun ordu biko programa bat egiten dogu goizero zuzenean: "Txitean-Pitean" (10:00etatik 12:00etara). Bertan udaletako informazinoa, gizarte gaiak, kirola, musika, zinea, literatura eta beste hainbet kontu jorratuten doguz egunero. Arratiko barriek, Arratiko euskalkien.