Gorbeialde Irratia

Arratiako irrati lokala 107.5

Bikote zeaniztarrak urte hasieran argitaratu zauen bere lelango maketea. Grabazinoa Zarautzen izin zan Josu Gonzalez teknikariegaz eta 4 kanta batzean dauz behar honek. Lelango maketa honen 500 kopia atara zirean urtarrilean eta honezkero danak saldu dire.  Esti eta Olatz Gorbeialde Irratian izin dire egunotan aurin maketea aurkeztuten. Ganera, abesti bet estudioan bertan kantetan animau zirean.


Urte bi dire emisora hau jaio zanetik eta oinarte Gorbeialde Irratia Arratiako bailaran entzuten zan bakarrik, 107.5 FM frekuentzien (Bediatik Zeanuriraino).   Halan da be, laster baten teknologia barriek mugak guztiek apurtuteko balioko daurie. Izin be, blog honetan bertan iminiko dogun lotura batek Gorbeialde Irratia interneten entzuteko aukerea emongo dau. Arratiko aktualidadea, Arratiko musikea, Arratiko euskerea... laster sarean.  


Martxoan 8ko egune dala ta, Arratiko talde eta alkarte ezbardinek programazino bateratue antolatu daurie. Aste honetan Gorbeialde irratien egitarau hori ezetuteko aukerea euki dogu.   Martxoak 6, BARIKUE   7etan, Areatzako Udal aretoan  HITZALDIA: Maria Selas "Zergaitik dago langabezi gehiago emakumeen artean, gizonen artean baino?“ “¿Porque hay más desempleo entre las mujeres que entre los hombres?”   Martxoak 7, ZAPATUE    8etan Igorreko Lasarte aretoan   ANTZERKIA, "zai ta zai"   Martxoak 8, DOMEKEA   Ø     12:3...


"El silencio del Ser" deko izena Koldo Etxebarria artista lemoaztarran erakusketak eta Igorreko Kultur-Etxean ikusi ahal izingo da otsailan 22re bitartean. Azken belaunaldiko teknologia digitalagaz sortutako lanak dire. Bertan "gizakiaren edertasun metafisikoaren azterketa" proposatuten dau Lemoako artistak.  Aste honetan Koldogaz berba iteko aukera euki dogu eta berak erakusketa honen ganeko detalle guztiek argitu dozkuz.


AIKO taldea Igorren izin de aste honetan bere Dantzaldi ibiltariegaz. Proiektu honen helburue lehengo erromerietako jantzak Bizkaiko herrietatik zabaldutea da. Horretarako ordu biko dantza-tallerrak antolatu dauriez herri bakotxean. Asier Garcia billaroztarra Aiko taldeko partaidea da eta "Dantzaldi ibiltari" honen inguruko detalle guztiek emon jozkuzen Txitean-Pitean-en. Informaziño gehau www.aikotaldea.com web orrien.  


Hamar urteko beharran ostean "Geure Berbategie" proiektuek aurten ikusiko dau argie. Hiztegi honek Arratia eta Arratia inguruko 22.000 berba batzean dauz (berbak, esakerak, toponimoak, gatxizenak...)  Angel Larrea eta Juantxu Rekalde proiektu honen bultzatzaile nausiek izin dire hasieratik eta aste honetan Gorbeialde Irratien izin dire geugez.   Hiztegi aberats honen ganeko detalle guztiek ezetu ahal izin doguz Angel eta Juantxun eskutik. (kuriosidade bat: bere egunean gure programako izena be Geure Berbategitik atara gendun...)         >...


GORBEIALDE IRRATIAK urte bi bete dauzen aste honetan, erretratu batzuk dakarguz gure blog-era. Gorbeie eta inguruko paraje ederrak zuritute...  


Aste honetan neska-mutiko talde barri baten bisitea euki dogu Gorbeialde Irratian. DBH 2.mailatik Santi, Maialen, Mariane, Ainhoa eta Naomi parau dire gure mikroan aurrean. Talde honek 13-14 urte bitarteko gaztean arteko hartu-emonak zelangoak direzen azaldu dozku: lelango nobio eta nobiek, lelango juergak, alkohola, tabakoa... beti be, aurin ikuspuntu eta esperientzi pertsonaletik. (DBH osoko ikasle formalenak egon dire gugez. Iñok ez dau ondiño ez tabakorik ez alkoholik egundo probau..!)  *** Laster Arratia Institutoak bere web orrie zabalduko dau eta berta...


   Joan dan astean hasi eta urtarrilen 28re bitartean "Natura" izeneko argazki-erakusketea zabalik egongo da Igorreko kultur-etxean. "Fotografias de paisajes" taldean eskutik (www.fotografiasdepaisajes.com) argazki multzo ederra ikusi ahal da bertan. Jarno argazkilari igorreztarra talde horretako kidea da eta Gorbeialde irratien egon da aste honetan. Goien Jarno Gonzalez Zarraonaindian erretratu pare bat ikusi leitikez (Txinako kobazulo bat eta Urederra errekea). Argazki gehau ikusteko:  http://jarnogz.jalbum.net/seleccion/ 


Ez da mito bat.  Astero-astero Athletic-en tertulie iten dogu Txitean-Pitean-en eta gure lagunek botaten dauriezan pronostikoak apuntau iten doguz. Denboraldie akabetan danean emoitza gehien asmatu dauzenari erregalu berezie ingo dotzegu: PERNILE famatue. Momentuz Oier Amorrosta doa lider, 3 bider asmatu dau pronostikoa. Baia ondiño denboraldie luzea da....  Momentue allegetan danean gure iribazlean argazki bet igongo dogu hona, pernile eta guzti. Bide batez, esan in behar dogu gure tertuliko ateak zabalik dauzela. Arratikoa eta Athletic zalea dan edozei...



GORBEIALDE IRRATIA 2007ko urtarrilean jaio zan. Hasieratik Arratiako geurkotasune kontuten hartzean dauen irrati saioa egin dogu. Izin be, sarri askotan gure bailarako notiziek ez daurie lekurik eukiten beste komunikabideetan. Geur egun ordu biko programa bat egiten dogu goizero zuzenean: "Txitean-Pitean" (10:00etatik 12:00etara). Bertan udaletako informazinoa, gizarte gaiak, kirola, musika, zinea, literatura eta beste hainbet kontu jorratuten doguz egunero. Arratiko barriek, Arratiko euskalkien.

Azken iruzkinak

imanol gutierrz mintegia

imanol gutierrz mintegia 2011-01-14 21:48 #1

DIMA 3-f LEMOA 1-e IGORRE 5-b AREATZA 4-c ARANTZAZU 2-d

oiane gutierrez mintegia

oiane gutierrez mintegia 2011-01-14 21:46 #2

DIMA 3-f LEMOA 1-e IGORRE 5-b AREATZA 4-c ARANTZAZU 2-d

lorea gutierrez mintegia

lorea gutierrez mintegia 2011-01-14 21:44 #3

DIMA 3-f LEMOA 1-e IGORRE 5-b AREATZA 4-c ARANTZAZU 2-d

jose agustin jainaga

jose agustin jainaga 2011-01-14 21:42 #4

dima 3-f lemoa 1-e igorre 5-b areatza 4-c arantzazu 2-d

jose agustin jainaga

jose agustin jainaga 2011-01-14 07:47 #5

1-e,2-d,3-f,4-c,5-b