Bergarako Pazkoetako goitibehera lehiaketan izena emateko epea zabalik dago

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2012-05-11 00:00

KIROLAK. BERGARA.

Maiatzaren 27an izango da, 15:30ean eta norberak egindako goitibeherarekin hartuko da parte. Izenematea hilaren 18ra arte dago zabalik.

GA_googleFillSlot("goienanet_osoa_erdian_468x60");

Goitibeherak egiteko ez dute baldintzarik jarri, baina parte-hartzaileek motorreko kaskoa eta arropa egokia (botak, praka luzean, txaketa eta eskularruak) eraman beharko dute. San Martzialgo maldan jokatuko da.

Bi sariketa egongo dira

Euskal Ligan lehiatuko diren goitibeherendako sariei dagokienez, hiru mailatan banatuko dira: errodamendu kolektiboekin egindako goitibeherak, goitibehera arinak eta goitibehera pneumatikoak. Hiru mailotako lehen saria 100 eurokoa izango da, eta bigarrena, 50 eurokoa.

Herri mailako sariei dagokienez, lehen saria 100 euro izango dira; bigarrena, 90 euro; eta hirugarrena, 50 euro. Emakumeek gidatutakoak, berriz, 60 euro jasoko ditu.

Izena emateko jo kultura etxera edo deitu 943 77 91 60 zenbakira.

http://goiena.net/albisteak/pazkoetako-goitibehera-lehiaketan-izena-emateko-epea-zabalik-dago/


Utzi iruzkina: