Idiazabalgo XII. Goitibehera jaitsieran izena emateko epea zabalik dago

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2012-04-24 00:00

 

Idiazabalgo XII. Goitibehera Txapelketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Aseguru espezifiko baliagarria dutenek bakarrik hartu ahal izango dute parte. Eguneko asegurua kontratatuko da. Ekainaren 2an arratsaldeko 16:00etan izango da.

 
12. edizioa betetzen du, j
aitsiera oso arina da eta kategoria guztientzako egokia da.

 

2012ko Euskal Ligarako puntuagarria izango da.

Izen emateko azken epea maiatzaren 31a eguerdiko 12:00etan izango da. Apuntatzeko deitu 686476094 edo 630241876 telefono zenbakietara.

 

OHARRA: 15:00etan egon behar da helmuga gunean. Autoak herrian aparkatu eta goitibehera guztiak erremontatuko dira.

 

Antolatzaileak: IGA Izalgo Gazte Asanblada eta Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea.

 

Animatu zaitezte eta parte hartu!


Utzi iruzkina: