Nafarroako produktuak dakarzkigu Errigorak, nekazaritzari eta euskarari bultzada emateko

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-03-08 09:10
1

GKB 1488961290241

Nafarroako nekazaritzari eta euskarari bultzada emateko egitasmoa da Errigora. Udaberriko kanpainan, Nafarroa hegoaldetik kalitatezko produktuak zuzenean dakarzkigu, jatorrizko prezioan. Horrekin batera, hango nekazariek dena euskaraz etiketatzeko konpromisoa hartzen dute. Martxoaren 14ra bitartean egin daitezke eskaerak.

Udaberri honetako kanpainan, olioa eta kontserbak eskaintzen ari da Errigora. Olioa martxoaren 29 arratsaldean banatuko da, merkatu plazan. Kontserbak, berriz, maiatzaren 31n banatuko dira, leku berean. Produktuak jasotzerakoan ordaindu beharko da. Eskaerak, edozein kasutan, martxoaren 14a baino lehen egin beharko dira.

Eskaerak egiteko, hauexek dituzue bideak:

Hemen kontsulta ditzakezue Errigorak kanpaina honetan eskaintzen dituen produktu eta prezio guztiak. Kontsumitzaileek produktu ekologikoak edo konbentzionalak aukeratu ahal izango dituzte. Edozein zalantza edo argibide izanez gero, elgoibar@errigora.eus helbidera idatz dezakezue.

Campaña de Errigora: Errigora nos acerca conservas y aceite del sur de Navarra al precio de origen. Los y las productoras se comprometen a etiquetar en euskera. El plazo para hacer los pedidos terminará el 14 de marzo.