Kontsumitzaile arduratsuak izaten ikasteko tailerrak

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-03-08 12:29

GKB 1488972641338

Hilaren 13tik 24ra bitartean, kontsumitzaile arduratsuak izaten ikasteko hainbat tailer praktiko egingo dituzte gure seme-alabek ikastolan. Elikadura, iraunkortasuna, jostailuak, publizitatea, teknologia berriak… egunerokoan garrantzitsuak diren gaiak landuko dituzte LHko lehenengo mailatik DBHko bigarren mailara arte.

Ziklo bakoitzean hiru kontsumo-tailer egingo dituzte, Agenda 21 ekimenaren barruan eta Kontsumobide institutuaren eskutik. Horrela, LH1-2 zikloan “Jolasa eta jostailuak”, “Ontziak eta horien berrerabilpena” eta “Litxarreriak” gaiei buruz arituko dira; LH3-4 zikloan, berriz, “Publizitatearen analisia”, “Bideo-jokoak” eta “Litxarreriak” izango dituzte aztergai; eta LHko azken zikloan, 5-6 mailetan, “Bideo-jokoak”, “Etxeko ekonomia jokoan” eta “Telefono mugikorrak eta Internet” tailerrak egingo dituzte. DBHko ikasleek “Produktu baten bizi-zikloa”, “Etxeko ekonomia jokoan” eta “Elikagaien manipulazio segurua” gaiak landuko dituzte.

Tailer praktikoak eta parte-hartzaileak izango dira. Jolasak, rol-jokoak, askotariko ekintzak, ikus-entzunezko jarduerak… erabiliko dituzte kontsumitzaile arduratsuak prestatzen joateko helburuarekin.

Talleres de consumo. Del 13 al 24 de marzo, l@s alumn@s de primaria y de primero y segundo de secundaria realizarán diversos talleres de consumo, con el objetivo de formarse como consumidores responsables. De forma práctica, analizarán temas como la alimentación, el consumo sostenible, los juegos y juguetes, la publicidad o las nuevas tecnologías.