Gizarteratze Mahaiak "Elgoibarren ELKAR(-)BIZI!" jardunaldiak antolatu ditu, kulturartekotasuna sustatzeko asmotan

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2016-10-13 10:12

GKB 1476348176182

Ikastolako Guraso kontseiluak Elgoibarko Gizarteratze Mahaian parte hartzen du Elgoibarko Udala, Zabaltzen-Sartu Elkartea, Caritas, Gurutze Gorria, Nagusilan, Debabarreneko STOP Desahucios Taldea, Prekaritatearen Aurkako Taldea, Kalamua Guraso Elkartea eta “Arreiturrekoak” Institutuko Guraso Elkartearekin batera. 

Gizarteratze Mahaiak "Elgoibarren ELKAR(-)BIZI!" izeneko sentsibilizazio jardunaldiak antolatu ditu urriaren 13tik 28ra bitartean. Mahaia osatzen duten erakundeek, 2015 urtean, gizarte bazterketari buruz egin zuten diagnosia da egingo diren jardunaldi hauen abiapuntua. Diagnosi honen arabera, Elgoibarren dugun kultur aniztasuna ezagutarazteko eta, Elgoibartarrak eta munduko beste leku batzuetatik etorritakoak harremanetan jartzeko beharra ikusi zuten.

Hori dela-eta, talde desberdinei (haurrak, familiak eta helduak) zuzendutako programazioa antolatu da, eta bertan, ekitaldi ludikoak eta formalak edo pedagogikoak uztartu dira. Bestalde, ekitaldi horiek leku desberdinetan egingo dira, eskaintza ahalik eta zabalena eta erakargarriena izan dadin.

Hain zuzen ere, haurrei dagokienez, jardunaldi hauen baitan, ipuin kontalarien saioak izango dira Udal Liburutegian 5 eta 6 urteko umeentzat. Horretaz gain, hainbat tailer antolatu dira lehen hezkuntzako ikasleentzat Elgoibarko ikastetxeetara.

Era berean, eta helduei zuzendurik, bi filma emango dira; biak ala biak, emakume arabiarrek, hala jatorrizko herrialdean nola harrera-herrialdean, dituzten zailtasunei buruzko gaia azaleratzen dutenak. Horretaz gain, gaurkotasunezko gaiei buruzko bi hitzaldi eskainiko dira: lehendabizikoa izango da, eskolan belo islamiarra erabiltzearen inguruan sortu den gatazkaren ingurukoa, eta bigarrena, berriz, populazio migratzailearen inguruan dauden estereotipoen eta aurreiritzien gainekoa.

Azkenik, azpimarragarria da, hainbat jarduera programatu direla bertakoen eta etorri berrien arteko harremanak sustatzeko guneak sortzeko asmotan. Hala, hilaren 22rako, larunbata, emakume migratuekin egingo den topaketaz gain, urriaren 15ean, arrozez prestatutako jakiak dastatzeko ekitaldi bat antolatu da. Jaki hauek, munduko hainbat lekutatik etorritako elgoibartarrek prestatuko dituzte.

Elgoibarren elkar-bizi" egitaraua

Jornadas por la interculturalidad: La Mesa por la Inclusión Social ha organizado las jornadas por Elgoibarren Elkar(-)Bizi! para promover la interculturalidad.


Utzi iruzkina: