Gabon Zahar feriako txosnarako boluntarioak behar ditugu

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2016-11-07 11:02

GKB 1478512315165

Azkar pasatu zaigu urtea, eta bueltan ditugu jada gabonak. Urtero legez, Elgoibarren hain garrantzitsua den Gabon Zaharreko feria aprobetxatuz, Ikastolako Txosna jarriko dugu Nafarroa Plazan.

Eta dena behar bezala garatu ahal izateko, martxan jarri ditugu jada prestaketak. Badago zer egina eta 22 pertsonaz osaturiko talde bat eratu dugu, LH5, LH6, DBH1 eta DBH2 ko ordezkariez eta Kontseilu Errektoreko eta Gizarteratzea eta Herrian presentzia taldeko kideen parte-hartzearekin.

Aurten abenduaren 31an izango da Gabon Zahar feria. Jakin badakigu data hauetan horrelako ekimen bat martxan jartzeak zer suposatzen duen, baina ekartzen dizkigun onurak ez dira nolanahikoak. Alde batetik, Ikastolak herrian duen presentzia areagotzen du, horrelako egun batez horrelako toki probilegiatu batetan agerian egonaz. Beste alde batetik, Ikastolak herriarekin duen konpromisoaren erakusle diren beste ekintza batzuk, adibidez Pilota Eguna eta Haur Krosa, aurrera eramatea ahalbidetzen du. Ondo azpimarratu behar dugu Txosnatik ateratako dirua ekintza hauek aurrera eramaten erabiltzen dela.

Honegatik, animatu nahi zaituztegu guraso guztiak datorren egunotan bidaliko den boluntarioak izen-emateko zirkularrean izen ematera. Joan zen urtean azkenean zenbaki oso politak parte hartu zenuten eta igarri zen. Ea aurten ere horrelako partehartzea lortzeko gai garen.

Animatu!

Txosna de la Feria de Gabon Zahar

Necesitamos voluntarias y voluntarios para trabajar en la txosna. El año pasado, al final participó bastante gente y se notó. A ver si este año también somos capaces de repetir esa participación.