Apirilaren 9an, Kalamuara!

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-03-27 20:16

GKB 1490638948535

Hurrengo mendi irteera Kalamua mendira izango da, apirilaren 9an. 

Martxoko irteera berriz, Aitzorrotzera izan zen. Eguraldia lagun izan ez izan arren Gatzagako Dorletako Amaren santutegitik abiatu eta Aitzorrotzeko tontorreraino igo ziren. Euria eta haizea izan arren bidelagun goiz guztian, 27 haur eta beste horrenbese helduk hartu zuten parte.

Gatzagako Dorletako Amaren santutegitik abiatu eta Aitzorrotz aldera jo zuten. Paraje ederrak dira Debagoienako hauek, nahiz eta bistekin gehiegi gozatzeko aukerarik ez izan eguraldia zela-eta. 10:00ak alderako oinez hasiak ziren, eta, ordu eta erdian, pausoan lasai-lasai joanda, Aitzorrotzeko tontorrean ziren. Basesilako aterpean sartu irten bat egin eta atzera Gatzagara bueltan, bazkal ordurako Elgoibarrera ailegatu ahal izateko. Eguraldiak lagundu ez arren, mendiaz gozatzeko aukera bikaina izan zuten. Animatu, hurrengoa Kalamuara!!!

Familias al monte:  El 9 de abril se realizará una salida al Monte Kalamua. ¡Animaos!