Apirilaren 2an izango da Gurrutxaga Krosa

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-03-08 09:31

GKB 1488962075655

Argazkia: BARREN astekaria

Ikasturte honetan ere, urtero bezala, Elgoibar Ikastola kirol jarduerak bultzatu nahirik  XXIV. J. GURRUTXAGA KROSA antolatzen ari da. Ekintza hau datorren apirilaren 2an goizeko 10:30ean ospatuko da, Elgoibarko kaleak giro atseginez beteko direlarik.

Aurten ere, Mendaro eta Elgoibarko ikastetxe desberdinetako haur eta gazteak parte hartu ahal izango dute, adin eta luzera  desberdinetako 13 karreretan. Dagoeneko 750 korrikalari apuntatuta daude eta azkenengo karreran parte hartu nahi dutenak, (2000. urtetik aurrera) beraien karrerako ordua (12:00) baino lehenago udaletxeko arkupetan apuntatu ahal izango dira. Azken karrera honetan edozein adineko edozein herritarrek har dezake parte eta herriko korrikalari guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera. Animo!!!

Bestalde, hogeitalaugarren edizio hau Jose bera gabe ospatuko den lehena izango da, pasa dan urteko urrian hil bait zen 95 urte zituela.

Cross Gurrutxaga: Se celebrará el 2 de abril y contará con 750 participantes. Desgraciadamente, será la primera vez que Jose Gurrutxaga no esté presente, ya que falleció en octubre a la edad de 95 años.