Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Bat 62

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-05-21 18:48

Benitok bere Karrajuan zertzelada batzuk bota ditu jadanik Bat 62 aldizkariaren gainean. Nik bere gonbitea hartzen dut eta artikulu batzuk iruzkindu ditut, Bat aldizkari guztiekin egiten dudan bezala. Joxe Manuel Odriozola: “Euskalduntze-alfabetatzearen zentzua”. Artikulua mamitsua iruditu zait, ikuspuntu berria plazaratzen duelako. Bueno, berri-berria ez da, baina azken aldian gutxi landutakoa bai. Benitok tonu agonikoa darabilela aipatu du bere blogean. Niri ez zait horrenbesterako iruditzen; gordina izan bada, baina askotan euskalgintzakooi ere agonia puntu horiek gustatzen zaizkigu (Ze...


Soziolinguistika Klusterrak Soziolinguistikaz 14 izeneko agerkaria atera du. Lotura hemen. 


Portfolioa (VII)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-05-17 18:02

“Zerbait gertatzen ari da gure artean”, Mikel Azkarate. Lauhaizetara.net webgunetik ateratakoa, 2005eko apirilaren 6an.   Mikel Azkaratek artikulu honetan euskal kulturarekin zerikusia duten lau gertaeratik abiatuta, hausnarketa oso interesgarria egiten du euskal hizkuntza komunitatearen inguruan. Artikulu honek, atzera ere, hezkuntza eta hizkuntza komunitate ahulduen arteko erlazioa mahai gainean ipintzen du, zeharka bada ere. Izan ere, egileak irakaskuntza ez du aipatzen bere artikuluan, baina nik lotu egingo dut berak esandakoa irakaskuntzarekin. Egi...


Aurreko baten aipatu nuen, baina oraingoan informazio gehiago dago eta eman behar. Uztailaren 17 eta 18an UEUk ikastaro hau antolatzen du, bete-betean blog honen tematikarekin bat datorrena. Matrikula dagoeneko irekita dago. Informazio gehiago hemen. Hizlariren bat ezaguna egiten zait ...... nahiz eta bere hitzaldiaren izenburua txarto jarrita egon (hizkuntza plangintza eta elkarteak, ez hizkuntza politika eta elkarteak, baina beno)Egitaraua:Uztailaren 17a, asteartea 9:30-11:30 Eraldaketarako esku-hartzea hizkuntzaren normalizazioaren esparruan. Erreferentziazko eredu baten proposamena. ...


Portfolioa (VI)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-05-14 19:34

Berriako hemerotekan saia eta saia ibili naiz, baina ezin loturarik sortu. Ea konpontzen duten ....... “Lesakako Udalaren kontrako helegitea jarri du Behatokiak”, Edurne Elizondo Berria 2005eko maiatzaren 19 Beste artikulu informatibo bat dakart hona. Aurrekoan egin bezala, artikulutik abiatuz gogoeta orokorrago bat egin gura dut. Beste behin ere, aipatuko ditut hezkuntza eta gizartearen arteko harremanak (edo tirabirak). Artikulu honek Behatokiak udal baten kontrako jarritako helegitearen berri ematen digu. Izan ere, euskal hiztunon eskubideak urratu direlakoan ...


Se habla español

9
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-05-10 18:55

Gaurkoan bitxikeria bat. Lagun batek e-mailez bidali dit Lehendakaris Muertos taldearen kanta bat. Lehendik ezagutzen nuen, baina blogera igotzeko oso aproposa iruditu zait. Dena den, inutil bat naizenez, ezin izan dut kanta igo. Letra bai, ordea.Punka da, oso muturrekoa, baina nire ustez oinarrian egi handia ezkutatzen du. Esajerazioa da, baina errealitatea ez dago horren urrun, behintzat herri erdaldunduetan.Se Habla Español Se habla Español en euskal Herria se habla Español más que en Andalucía se habla Español en Euskal Herria habla más vascuence hasta la policía Nos solidarizamos c...


Udari begira gaude jadanik. Beroa egiten hasi da, udako arropak armairutik atera, ... Eta, zelan ez, udako ikastaroak.Hik hasikoek uztailaren hasieran ikastaroak antolatu ohi dituzte Donostian. Hona hemen soziolinguistikarekin harremana izan dezaketen bi ikastaro:*  Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa.*  Bigarren hizkuntzaren jabekuntza, ikaskuntza eta irakaskuntza.Portzierto webgune berritu dute eta txukunagoa da. Dena den, RSSak falta zaizkie oraindik.


Portfolioa (V)

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-05-08 15:17

“Kontseilua anima a declarar la renta en euskara”, Imanol Inziarte Gara 2005eko maiatzaren 6a. Lotura Berriarena, hemen. Beste artikulu laburra bezain mamitsua. Izan ere, albiste bat baino ez da, baina honen inguruko hausnarketatxoa egin gurako nuke. Albisteak ez du aparteko garrantzirik. Kontseiluak euskaldunak animatzen ditu errenta aitorpena euskaraz egitera. Baina artikulu honek gure hiztun komunitatearen ahultasuna berretsi baino ez du egiten. Imajinatzen al dituzue munduko hizkuntza normaldu batean holako deialdiak? Ez, ezta? Bada, Euskal Herrian arrun...


Beste jardunaldi batzuekin nator gaur. Oraingo honetan aisialdiari buruzkoak, Bilbon eta doan.Informazio gehiago lotura honetan. 


Datorren maiatzaren 10ean euskara.dat:hedabideak izeneko jardunaldiak egingo dira Zarautzen. Beraien helburua euskarazko hedabideen kontsumo apalaren arrazoietan sakontzea izango da: zein faktorek eragiten dute kontsumoan? Zer gertatzen da euskarazko merkatuarekin? Zer da hedabideek egin behar dutena horren aurrean? Eta administrazioek? Hauxe izango da programa: 9:30:     Aurkezpena 10:00:    Euskara eta hedabideak Zarautzen, 2006. Emaitza nagusiak. Iñaki Iurrebaso. Ikerketaren Zuzendaria 11:30:   Hamaiketakoa 12:00:   Mahai ingurua: HEDABIDEE...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter