Euskarazko soziolinguistika materialak sarean

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2006-11-09 10:41
2

Eta internetene non topatu ahal ditugu soziolinguistikaren (edo hizkuntza soziologiaren) gaineko materialak euskaraz?

Has gaitezen errepasoa. Ez da xehea izango, inondik inora, ezta itxia ere. Lekurik garrantzitsuenak aipatu nahi ditut besterik ez.

Maiztasuna eta kalitateari dagokionez, erabili.com da erreferentziazko lekua. Egunero pare bat artikulu argitaratzen dituzte  azpeitiarrek, euskarari buruz. Horietatik asko eta asko hizkuntza soziologiari zuzenean edo zeharka lotuta.

Beste bi webgune ere aipatzea merezi du: Soziolinguistika Klusterrarena eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkunea. Lehenengoan bi dira tokirik aipagarrienak:  material interesgarria eta Bat aldizkariko hemeroteka. Hizkunea ere soziolinguistika agerkaria da, internet bidezkoa. Jakin aldizkarian ere soziolinguistika atala ere badago zenbaki guztietan. Hik hasin ere soziolinguistika edukiak egon badaude.

Aipagarria den beste webgune bat hiznet-ekoa da. Formazio mailan Euskal Herrian gai honen inguruan dagoen modulurik osatuena da. Gainera, ikasleen lanak zintzilikatzen dituzte (tartean nirea ere, kontuz pdf-a da).

Beste batzuk:
- Topagunea.
- Karrajua.
- Erramun Osaren bloga.
- Tiraka.

Eta zuen ekarpenak.

txerra

txerra 2007-04-16 16:52 #1

Material hauei gehitu behar zaie UEUk guztion eskura jarritako buruxkak.

txerra

txerra 2009-10-29 18:47 #2

Eguneratzea gustatuko litzaidake baina zaila da, gauzak ez dira asko mugitu azken hiru urteotan. Aipatzekotan, pare bat kontu.

Alde batetik, erabili.com ez da lehen zena. Kalitatez eta kopuruz jaitsi da dezente. Eta klusterraren webgunea, aldiz, jarraitu du hobetzen.

Hau egin ostean, soziolinguistikaren top tena egin nuen, eta ordutik ere gauzak ez dira asko aldatu.

Utzi iruzkina: