Bi webgune berri

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-03-04 10:05

Azken egun hautean bi webgune topatu ditut. Biak berriak eta biak nolabait lotuta blog honen gaiarekin.

- Lehena da lana euskalduntzeko bloga. Bloga Emunek kudeatzen du, baina lan mundua euskalduntzearen ikuspegi orokorra eman nahi du. Nahiko interesantea ematen du. Nire bloglines-era ekarri dut.

- Bigarrena ebete.org webgunea da. Ez da bloga, web korporatiboa baino. Ebetek erabileraren ontzia bete nahi du, Txepetxen teoria ezagunei erreferentzia eginez. Ebeteren atzean Ttakun elkartean ibilitako Iñaki Eizmendi dabil, gurasoentzat eta irakasleentzat formazio saioak eskaintzeko asmoz.


Utzi iruzkina: