Bat 61

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-02-08 18:47

Bat 61: Unibertsitate mailako soziolinguistikaren irakaskuntza.

Zenbaki honek ez dauka komentatzeko askorik. Oso interesgarria da egin duten bilduma, behar-beharrezkoa. Baina nik baino hobeto egin du zenbakiaren laburpena Maria Jose Azurmendik eta horretara jo beharko duzue argibide gehiagoren bila.

Beste kontu bat: Bat aldizkariak osorik jartzen dituzte sarean argitaratu eta urtebetera gutxi gorabehera. Baina oraingo honetan (ez dakit lehen aldia den) zenbaki berriaren laburpenak jarri dituzte. Eskerrik asko Bat aldizkarikoei ezagutza partekatzeko egiten duten ahaleginagatik.


Utzi iruzkina: