BLACK SABBATH!!!!

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2007-05-03 17:09
2

Sharon Osbourne Ozzy Osbourneren managerra ez balitz, mundua hobea izango litzateke. Hau "Sabbath Bloody Sabbath" diska eskuetan dudala diot, beraz sinestu iezaidazue.

Gaur egun ia arraroa egiten da Europan Black Sabbathetaz hitzegitea, eta hori Inglaterrakoak direla jakinda! Jakina, urte asko dira USAra bizitzera joan zirenetik, baina hori ez da arazoa: Arazoa Sharon Osbourne da. Bai, Ozzy Osbourneren emaztea, Ozyyren managerra da, are okerrago: Gaur egun BLACK SABBATHen managerra da! Eta ez zaio errentagarria iruditzen, hobeto esanda, errentagarria bai, baina halako dolarrak egiteko makina eskuartean edukita (OZZFEST eta "THE OSBOURNES"), hemen irabaziko lituzketen euroak (zeresanik ez milioiak izango liratekeela) gutxi iruditzen zaizkio atso zaharrari. Erresuma Batuko librak bai gustatzen zaizkiola.

Berak agintzen du Ozzyrengan. Hark, bere bizitza topera bizi izanagatik (drogak etabar) zailtasunak ditu arnasa hartzeko, lo egiteko eta bere osasun egoera ez da onena, baina Sharonen eskuetan dagoen panpina besterik ez da, eta dolarrak, dolarrak!! asko maite ditu hark! 1997an Black Sabbathen formazio originala elkartu zenean, urteko edo hamarkadako berririk onena bihurtu zen. Eta 1998an Donostian ikusi genituenok inoiz ezingo dugu ahaztu egun hura. Nahiz eta Bill Warden ordez Vinnie Appice arduratu zen atabaletaz, beste hirurak: Ozzy, Tony Iommi eta Geezer Butler han egon ziren! "Past Lives" diska argitaratu zuten, eta ondoren abesti berriz osatutako diska bat grabatuko zutela esan zuten...gaur arte!! Ez galdetu norena den errua: denok dakigu, eta S letrarekin hasten da. 70etan lortu zuten nibela ezin berdintzearen beldurrez -managerraren beldurra ote?- ez dute ezer argitaratu ("Past Lives"eko bi kanta berri haiez aparte), baina hori ez da okerrena:

Ozzyk dio Black Sabbath bakarra dagoela, lau taldekide originalena. Hots, Dio, Tony Martin, Gillan eta Glenn Hughesen garaiak ez ditu Black Sabbathtzat hartzen. Ni ez nago oso ados, baina iritzi desberdin asko daudela onartzen dut. Baina okerrena da, Ozyyren hitz horien atzean hau dagoela: Sharon Sabbathen managerra bihurtu da, eta taldeak ezin du Ozzy gabe ezertxo ere egin izen originalarekin, miloika dolarreko demanda bat jasoko bait lukete. Tony Iommik ez du, ez, alaitasun aurpegia izango...

Paradogikoki, taldearen elkartzea negatiboa izan da, eta 10 urtetan ezin izan du ezertxo ere egin. Diska berritaz ari naiz, kontzertuak eman bait dituzte, Ozzfest festibalean eta Europako festibaletan ere bai, baina noski, oso gutxi. 1997an Ozzyren ordez Ronnie James Dio taldean balego, jada diska mordoxka bat izango genituzke. Edo Tony Martin bota izan ez balute, berdin. Harekin grabatutako azken diska ("Forbidden" bikaina"), baita ere taldearen estudioko azkena da, eta 1995ekoa da!!

Azkenean, Toni Iommik, geratzen zitzaion pazientzia urria agortuta, Black Sabbathen "Mark II" legendarioa (Iommi, Butler, Dio eta Ward) elkartzea erabaki du, bi potrorekin. Azkenean, berriro ere Bill Wardek huts egin du  (osasun arazoak), eta Vinnie Appice hartu dute, beraz Mark IIItaz, hots, "Mob Rules" diskako formazioaz hitz egin beharko genuke.

Baina, txo!! Ez diote BLACK SABBATH izena erabiltzen utzi. Eta azkenean "HEAVEN AND HELL" deitu diote, Diorekin ateratako lehen diskan bezala. Garai hontarako, niri jada bost axola zait zer izen jartzen dioten (jar diezaiotela Mob Rules nahi badute), baina, mesedez, jar daitezela martxan!! Eta bai, Diorekin gauzak azkar doaz: Europako bira udara honetan, eta Espainiar Estatura ere bisita. Euskal Herriak aukera asko ditu Tour hau hartzeko, noski. Eta hori gutzi balitz, diska berria argitaratuko dute.

Eta Ozzy? Bere diska berria prestatzen ari da (azkena 2001ean atera zuen). Eta sorpresa izugarria emanez, aurten, Ekainean bertan, Zaragozako Monsters Of Rock jaialdian joko du. Inork oraindik ezin du sinetsi, baina Madman zaharra gure artean izango da, azken orduko ezbeharrik izaten ez bada behintzat. Ozzy motorrera berriz ez igotzea espero dut. Erreza dezagun.

Hori gutxi balitz, Black Sabbath originalak berriz elkartzeko planak daude. Amets bat, jada 9 urte pasa bait dira Donostiako Ozzfest hartatik. Baina zoritxarrez, hori hala izango den jakiteko, etikarik gabeko manager hartaz fidatu beharko dugu. Egia ala gezurra? Galdetu iezaiozue Sharon Osbourneri...

Urko Ansa.

xa2er

xa2er 2007-05-03 18:30 #1

Sharoni esaten dekena, alegia, bere tejemanejeak Ozzyrengain dexente somatzen zian The Osbournes-etan.

Hala ere, ni ere Donostian 1998an belodromoan egin zian festibalean izan nintzean, oker ez baneok Coal Chamber, Soulfly, Slayer ta Black Sabbathek jotzen zien, gogoratzen dudanez.

Ta Ozzyren portaera eszenatokian patetiko xamarra iruditu zitzaidala gogoan diat.

BS gehiegi ez dizkiat AC/DC ta iron Maiden bezainbeste jarraitu, baina Sharon manager izanda, Rollingak bezala bukatuko diken itxura dik.

Porzierto, larunbat honetan Bilbo alden Ozzfest baten kartelak ikusi nizkian, presa ta korrikan Megadeth ta Slayer ikusi nizkian kartelean. Non eta kartel osoa ikusteko aukerarik ez nian izan.

Urko Ansa

Urko Ansa 2007-05-04 18:29 #2

Arrazoi duk, martxa hontan Rolling Stones bezalako enpresa batean ihurtuko duk, baina ez da hala jada? Rollingsak behintzat ez ditek TVn ridikuloa egiten! Niri ez zitzaidan Donostian Ozzy patetikoa iruditu, kristona izan huen nitzat, baina "The Osbournes"ena gehegizkoa duk!

Hala ere beti geratuko zaigu Black Sabbath. Ozzyrekin ala Diorekin. SABBATH FOREVER!

Utzi iruzkina: