*Jentilen etorrera 2006* Ataun. Gipuzkoa

felixurrutia 1456132659070 *** JENTILEN ETORRERA *** Ataun | 2006-11-10 20:59
1

Euskarazko blog baten bila nebilen azkenengo egunetan eta hementxe aurkitu dot nire gustoko zeozer. Ez daukat trebetasun handirik idazteko orduan,  irudiak gehiago maite ditut,  baina saiatuko naiz zeozer idazten nire argazkiekin batera. Argia ez zan argazkigintzarako egokiena izan baina ikuskizuna zelakoa dan ikusteko irudi hauek baliokoak direla uste dot.

 

Ondorengo azalpen guztia Ataungo Udalaren eta Kulturweb orrialdetik atarata dago. Nik egingo nukeen baino askoz hobeto argitzen du Goierriko ospakizun berezi hau:

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Ataungo herrian, urtero, Euskal mitologian eta esaera zaharretan oinarritutako JENTILEN ETORRERA ospakizun berezia egiten da.

Herriaren sinismen, kontu zahar eta legendak daude oinarrian: Mitoak. Mitologia oso barruan bai dauka jendeak Ataunen. Inguruaren interpretazioa: erabat sinistuta batzuetan eta jendearen entretenigarri beste batzuetan. Hau izan zen antolatzaileontzat, honelako ekimen bati heltzeko sustrai edo arrazoi nagusia.

Txikitatik entzun eta sinistarazitako kontuak, gure gurasoengandik jasotako pasadizoak gaur egun kasik apenas ezagutzen dira. Mundu magiko hura desagertzear dago eta guk eutsi egin nahi diogu edo eta gutxienez behintzat ezagutarazi gure ondorengoei.

Horrela, batez ere, JOXEMIEL BARANDIARANek jaso eta gorde zizkigun hainbat istorio, kontakizun, esaunda eta leku mitologiko, urtez urte azaltzen eta jendeari iristen ahalegintzen gara. Larriak, gustura aspaldiko garaira itzultzen dituztelako eta haurrak berriz harriturik mundu berri bat sortzen zaielako.

Ahoz aho eta mendez mende iritsi dira JENTIL, SORGIN, AZTI, BASAJAUN, SAN MARTIN TXIKI, KIXMI eta beste pertsonaia mitologikoen berri. Oso presente egon da guzti hori Ataunen. Gaur oraindik JENTIL edo eta JENTIL ONDORENGO deitzen zaie, Ataungo lekurik apartatuenean, AIAn, bizi direnei.

HISTORIA.

1.981ean bihurtu zen lehenbiziko aldiz antzerki JENTILEN ETORRERA. Jentil eta kristauen arteko harremanak, ezin konponduak, elkarren beharra, ohitura aldaketak, erlijio desberdinak dira honen sustrai.

Alde batetik, JENTILAK ditugu mendi-goi, harpe eta kobazuloetan, beraien sinismen eta ohiturekin.

Bestetik berriz, KRISTAUAK, beheko errekondo eta zelai haranetan, sinismen eta fede berriarekin.

Lehena eta Oraina. Joana eta Geroa aurrez aurre. Erdian KIXMI.

Guzti hori antzezten, esan bezala, 1981eko urtean hasi ginen. Garaipen Jaiak, San Martin auzoko Festak izan ziren aitzakia. Gaur egun TRADIZIO da herrian eta fama handiko ospakizuna bailaran. Hori bai da urtetik urtera etortzen den jendearen presentziak agerian uzten duena.

Gauez, larruzko jantziekin eta eskuan zuziak sutan hartuta etortzen dira menditik JENTILAK. Beheran zain KRISTAU herria, Erretore, Alkate, Mediku, Eskribau eta herri xehea. Bakoitzak bereari eutsi nahi baina denak elkarren beharrean. Eta denak ATAUNDARRAK.

Urte hauetan zehar, herritar ugarik hartu edo hartzen du parte JENTILEN ETORRERAn. Bataz beste antzerkian, antzeztuz batzuk, antolaketa lanetan besteak, 120 bat herritarrek parte hartzen dute aldioro. Edadean 4 urtetik hasi eta 80 urtetik goragokoak.

Urtetik urtera aldatu egiten dira pasarte edo legendak eta aldi berean ANTZERKIAn kontatuko den istorioa. Ataun berarekin zerikusia duten esaunda zaharrak hartzen dira gai eta urtero ematen du aukera gauza berriren bat egiteko.

Bestalde garai bakoitzeko pertsonaien jantzi, lanabes eta bizimodua ahalik eta modu egokienean errekuperatu nahi izaten dugu. Adibide bat jartzeko, jentilek menditik ekarritako harriak bi idik bultzatutako LERA baten ekarri genituen. Garai bateko tresna zaharren erakustoki eta eginkizuna azaldu.

EUSKARA.

Beste aipamen bat EUSKARArena da. ATAUNGO EUSKARA eta BATUA erabiltzen ditugu. Pasarte gehienetan Ataungoa erabiltzen dugu gehiengoz, galtzear dauden HITZ eta ESAERA ugari, hori ere geroz eta egoera larriagoan bai dago. Batua sarreretarako eta beste aurkezpenetarako erabiltzen dugu.

AGURRA.

Ikusten duzuen bezala. JENTILEN ETORRERA ez da Festetan ondo pasatzeko ekitaldi bat soilik. Ez hori baino gehiago da. Gure aztarna, ohitura eta esaunda zaharrei eutsi eta zabaltzeko ekintza bat da. Horri eutsi nahi diogulako eta ahalik eta ikuskizun duinena egin nahiak dira, JENTILEN ETORRERAk lehenengo Goierri mailan, gero GIPUZKOA osoan eta Euskal Herria osoan ondoren izan duen arrakasta eta sonaren arrazoi nagusiak.

“JENTILAK ETA KRISTAUAK”

  • JENTILAK
    • "Aio, aio, (Aio, Aio)aio
      Jentil, Basajaun, Mari.
      Aio, aio, Dama, Sugar,Iraunsuge, Ilargi.
      Agur Akelarre, agur Sorgin,
      Ostri, Lur, Su eta Ur
      Agur Lami, agur Gaueko,
      agur Aide, agur Adur."
  • KRISTAUAK
    • "Kaixo, kaixo, (Kaixo, Kaixo)
      Kaixo Jentil ta Basajaunak.
      Utzi narru, esne-errekak,
      eta harpe ilunak.
      Ekarri indarra ta garia
      dakizuten dena,
      bat eginik senda´zagun
      sorgin zaharren, zauri zahar hau ..."
  • DENAK:
    • "Batera, batera, denak batera,
      KIXMI eta AKERRA,
      ZUZENA ta OKERRA,
      BATERA, BATERA,
      DENOK BAT GERA."

 

 

Jose Migel Barandiaranek jaso zuen mundu magikoa kalera ateratzea da Jentilen Etorreraren helburua. Ikuskizun honek bi zati izaten ditu; ongietorria eta antzerkia. Lehenengoan, kristauek eta herri agintariek (alkateak eta apaizak) ongietorria egiten diete udaletxean, suziak eskuetan dituztela, menditik datozen jentilei. Gero, herriko kale nagusiak zeharkatzen dituzte. Kaleetako argi guztiak itzalita egoten dira eta kandelak bakarrik argiztatzen dute Jentilen ibilaldi magiko hau. Kaleko ibilaldia amaitu ondoren Jentilen Etorrera irudikatzen da  herriko pilotalekuan; mitoz eta magiaz betetako ikuskizuna.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

             

 

 

 

 

                 

 

                 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                   

 

 

              

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eneko

Eneko 2007-01-12 13:12 #1

<p>Jentilen etorrera gertutik ezagutzen det. Ikuskizun izugarri bat da, eta asko pozten naiz honelako blog batean bertako argazkiak ikustea. Argazkiak oso honak iruditu zaizkit eta bultzatu nahi nizuke dituzun argazki guztiak bertan argitaratzea. Era berean, bultzatu nahi nuke, Jentilen etorrera ezagutzen ez dutenei informazioa bilatzea. Joxe Miel Barandiaran jasotako ipuin mitologikoak antzezten dituzte, era oso erakargarrian. Ez diara aktoreak, herritarrak daira eta izugarrizko lana egiten dute. Ipui hauek galtzeko bidean daude eta Jentilen etorrerak berpiztu egiten ditu. Ikustekoa da lehen aldiz Jentilen etorrera ikusten duten haur eta helduek jartzen dituzten aurpegiak antzelana haurrera doan eran. Begiak zabal zabalik jarraitzen dute antzelana eta amaitzerakoan txalo sorta ikaragarriak egiten dituzte.</p>


Utzi iruzkina: