Kakalarria

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2010-05-03 15:03
3

Euria ari duenean sentitzen dut neure burua mintzeko grina ilun bat.

Halako zerbait, samin bilatua, ilustrazio zirriborrotsua, albiste txarren liseritze gozorako prest nagoela, olatuen gainbeheraren frakasoarekin bat egingo banu bezala.

Grabitatearen lana onartu gabe, hondarretara erretiratzeko behar hori. Nork ez luke esponjatan desagertua izan nahi behin amaiera asimilatu ondoren.

Iritzi zorrotzen zauria. Agian euria ari duelako da. Edo uste baino ahulagoa naizelako.

Aditzik bako esaldia, deskribapen hutsa ote da gure historia?

Etorkizun estatikoak kakalarritzen nau.

Batez ere.

errailak

errailak 2010-05-03 22:23 #1

Euria ari dutenetan bakarrik gertatzen bazaizu, ez goaz gaizki. Gertatzen zaizulako ari badu euria, orduan bai.

eneko

eneko 2010-05-17 14:19 #2

aktualizazio melankolikoa zurea...

geldirik dagoenean, aktiboa denak, legez du kakalarritasun hori. abiadura ere erlatiboa baita, eta ingurukoa mugitzen denean, estatiko egonda, dena azkarrago doala dirudielako.

denboraren figura gure bizitza baldintzatuz fisikoki pintatu nahiko bagenu, espazioaren itxura emanez adibidez, pasillo luzea atez josita ikusten dut nik. bi ateren artean geldi bazaude, inboluzio batean estankatuta zaudela iruditu dakizuke, eta beraz, nahastu dezakezu etorkizun estatiko baten ilusioa. baina atea hor dezu, eta zu zara giltza. etorkizuna ez da estatikoa. ez dinamikoa ere. norbanakoa da guzti hori.

ez eduki beldurrik, ateak ireki, eta segi aurrera. pasillo horretan dauden ate guztiak mugitu daitezen eta ez zaitzatela ateek zu mugitu. batez ere, bizitzaren pasilloan komunik ez dagoelako, eta kakalarria gauzatuz gero, kiratsa nabaria izan daitekeelako.

musutruk

musutruk 2010-06-16 23:22 #3

Ta ze gustoa naon ni garbantzu artian zure atian zintzilik...
Bloga egunero beiratzea ohitu biharrian nao, holako poxak ezin dia iƱolaze egun bakar bat bea re atzeatu ber!

Daoneko zalantzaik eztakat...ni naiz biluzik dagoena, milesker zuri!

Utzi iruzkina: