Ekaitza

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2010-04-07 12:13
7

Zelan eramango nauzu haraino?

Nola, arrastaka, herresta narratsean narras…

Suntsitze nauzu barrutik

samin izengabe

hitz ederren eskale

eta zauri odola baino ez didazu erauzten.

Zurrupatzen

banpiro baten eran

Bizitza lapurtzeraino.

Voz en off estiloan dirauzu presente.

Ez zait gustatzen.

Oka eta negarra

biak, nor baino nor.

Lehertzen ez baitakit, nolabait hustu behar.

Zientziaren dogmak gabesten ditut sentimentuen esparruan

Nondik hasi nora jo

parametro eztabaidaezinen bat.

Dena litzateke errazagoa.

Sistemak ikustezintzen nau

inoren mesedetan

hodeitik hodeira zubiak nola eraiki pentsatzen dirautenen ahanzturan

hantxe topatu naiz ados ez dauden besteekin.

Hala ere, ez gara hizkuntza berean mintzo.

Babel madarikatu hura.

Nortasun ezberdinena ere zigorra ote?

Txikitatiko bidearen pausalekuetatik atzeko parajeari ateratako argazkia da nortasuna.

Norbera.

Nor izatera daramana

sarri,

izaten jakin gabe,

gaizki izatera.

Geldirik egonda soilik kabitzen gara eskemetan

Gizakia animalia antisoziala,

burbuila propioa behar izatera iritsi da eboluzioan zehar

Gizakia ezinegonak jotako animalia

nora jakin gabe badoa,

aurrera, gor, mutu, itsu…

arre

minari amen.

Hala izan behar balu bezala.

Gehiegizko askatasunean aukeratzeko aukerarik gabe

inertziaren errazkeriara eroria.

Maitasuna eta gorrotoa sentimentu legalak dira.

Gainerakoei izenik ere ez.

Existitzen ere ez diete laga,

Ez digute laga,

Ez baita komeni.

Beldur banaiz, ixilik behar dut beldur izan.

Eta ixiltzera noa.

Neurri bako piroteknia.

Arriskua.

musutruk

musutruk 2010-04-11 13:53 #1

stanby-en naukazu

desagertzen ez baitakit, nolabait biziraun behar.

klik batez egizu salto enegarren geruzara

kontua galdu bainuen, txaketarekin batera

Eneko

Eneko 2010-04-12 01:24 #2

Nortasunaren deskribapena ederra. Pena da askotan (gehiegitan) ispiluak behar izatea "Txikitatiko bidearen pausalekuetatik atzeko parajeari ateratako argazkia"-z konturatu ahal izateko. Zer garen jakiteko. Nor garen definitzeko. Eta pena da askotan ispiluaren kristala puskatzen degula ikusten deguna gustoko ez degulako.

Bai. "Pena" gehiegi parrafo bererako, baina... badakizu? gizakiak gera azken finean, eta pena sentitzeak ez digu humanoago izatea baino bultzatzen. Agian azken hau ere penosoa da...

tt

tt 2010-04-15 19:03 #3

Errazagoa litzateke bai,

elkarri ostekorik ez bagenu.

Hutsik sentitu. Edota ez sentitu ezer.

Ez gorroto ez maitasunik. Ez minik.

Deus ez.

Errazagoa litzateke bertigorik gabe.

Baina akaso paradisutik baino kaosetik hurrinago ditu gizasemeak oinak.

Lurrean.

Eta arrastan.

Errazagoa litzateke hegan bageneki.

tt

tt 2010-04-17 19:02 #4

"Azken batean zer gara, ez bada besteekiko bereizten gaituen harresi hori gainditzeko ahalegin geldiezin bat. Dena da alde horretatik estrategia, dena da teknika. Zentzu horretan ez gara zer, baizik eta nola."

Eider Rodriguez

euritan

euritan 2010-04-18 11:09 #5

Eta sarri harresia gainditzea inbasiotzat, edo ez gainditzea abandonotzat hartzen da.

Eta eginahalak ez zaizkio inori ardura.

Indarra akitzen da ezer lortu aurretik.

Inoiz inork erraztuko al digu jauzi hori...

errailak

errailak 2010-04-20 22:16 #6

Maitasuna eta gorrotoa
izendatutako sentimendu bakarrak eta, aldi berean, definitu gabeak erabat.

Askotan izenik ez jartzea izaten da definitzeko modurik onena. Inoiz entzun izan dut norbait harreman liberalei buruz hizketan...

euritan

euritan 2010-04-21 00:03 #7

Izenek espazioa okupatzen dute. Eta espaziorik ezean ideiak ez dira kabitzen hemen, antza. Inor gutxik baitu argi apaletan, sofa populatuetan, ondokoaren hausnar eta arnasestuak entzuteko patxara...

Utzi iruzkina: