mamiak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2013-04-04 01:28

 

 

Zenbat pisatzen du mamiak

azalak baino gehiago

Laboaren kantak autoan

nora doazen gurpilak

nik ez dakit

jertse berde bat

alde egin duen moduan itzuli da

tokiz aldatuko bailitzan egiten du

aldatuko balu bezala

begiradaz iritziz lehentasunez

masturbatzean buruan dauzkan pertsonez

mudatzen den nomada usteko horrek

ez daki etxe berri bat eraikitzen aldiro

eraikitako etxe bat bakarra eta beti bera arrastaka mugitzen du

etxez aldatuko bailuen

tokiz iritziz lehentasunez

masturbatzean buruan dauzkan pertsonez

mudatzen den nomada usteko hori

Laboaren kantak entzunez

alde egin duen moduan itzuli da

zenbat pisatzen duen mamiak

eskuz formarik eman ezin diodanetan.

 


Utzi iruzkina: