Kristal hautsi bat marko baten barruan

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2013-06-10 01:17

Bizi dezagun harreman bat idealizatu gabe,
bizimodu bat antolatzeke, eguna helbururik,
gaua ametsik gabe. Ez autogaldetu hainbestetan
hau ote den nahi dudana, edo galdetzekotan,
erantzunari izan leiala gero. Pena da normaltzat
jotzea norbere logelan preso sentitzea bera, poesia
idazten jarri eta hipokresia sortzea. Azukrezko aholkuak
eta aldi berean pozoia. Besarkada batean imajinatzen ditut
neure buru biak, barrukoa eta barruragokoa.
112. Ez dut arnasten.

 


Utzi iruzkina: