Virginia Tech-eko gertaera blogosferan

egurratakitto 1456132079321 Egurratakitto | 2007-05-09 12:06

Irakurri dudan artikuluan hala aipatzen du, nola ikasle batek kontatu zuen zuzenean gertaera tamalgarria. Albiste hura mundu guztira zabaltzen ari zen bitartean internet sutan zegoen. Wikipediak segituan egin zion tartetxo bat eta flicker-en 6.400etik gora argazki zeuden tiroteoarekin lotuta. Interneteko horrelako gune askeetan, jendeak parte-hartzeko duen aukerak, informazio hedapena azkartu egiten du eta jende desberdinaren bizipenak eta iritziak konpartitzeko aukera ematen dute.
Hemen duzue artikuluaren lotura: artikulua
Gertaera tamalgarria izan zen, baina eraikita dugun gizarte ereduaren errua dela azpimarratu nahiko nuke. AEBtan, pertsona ugari hiltzen da tiroz egunero, nahiz eta horrelako dimentsiorik ez hartu.
Gure gizartearen botere nahiak eta guztia kontrolatu nahiak sortzen ditu horrelako ondorioak: azken finean ondorio bat besterik ez baita.


Utzi iruzkina: