Conde-Pumpido blogak inpugnatzen?

egurratakitto 1456132079321 Egurratakitto | 2007-05-13 19:47

Ez ote da hasiko gure Pumpido jauna gure blogen zerrendak aztertzen, ondoren inpugnatzeko. Egia esan etorkizunean pasatuko balitz ere jendea ez zen harrituko.
Blogak.com bezalako web guneek, ni bezalako askori izugarrizko aukera ematen die adierazi nahi duguna idazteko. Askotan, ez dugu aukerarik izaten eta informazioaren gizarte honetan, zentsura da nagusi.
Hauteskundeetan ere zentsura da nagusi. Oraindik ere, apartheid politikoarekin jarraitzen dugu.
Laister iritsiko dira faxistak, sarearen eremu guztiak kontrolatu nahian eta horrelako web askeak zikintzen.
Faxismoaren aurrean, blog iraultzaileak ta kitto!


Utzi iruzkina: