Google Wave frogatzen

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2009-07-20 10:25

Atzo arratsaldean, Google wave erabiltzeko eskatu nuen kontua aktibatu egin didate. Ikusi eta segiduan hasi nintzen jolasten. Hona hemen iritziak.Nola izango litzateke e-posta gaur egun asmatu izango balitz?Lehenengo eta behin, ez dakienarentzat, Google Wave izan nahi du posta elektronikoaren hurrengo pausua. Google wave (hemendik aurrera Wave) EZ da e-posta, EZ da txat bat, EZTA facebook, tuenti edo parekorik. Txat bezala erabili ahal da, baita email bezala, baita sare sozial bat balitz bezala. Horretarako eta askoz gehiagorako balio du.Interneteko erabiltzaile aurreratua bazara ere, hasie...


slideshare

marrazkilo 1456151298302 marrazkilo | 2009-05-29 20:52

Bi diapositiba aurkezpen ditut blog honetan eta ez batak, ez besteak ez dute funtzionatzen. Agian, nire ordenagailuaren gauza da, konekzio motela dudala edo kontroladoreren bat gaizki instalatuta. Web orriarena ere izan daiteke, aplikazioak ez duela funtzionatzen, oraingoz, Slideshare honek arazoak ematen dizkit.Eta izkinako propaganda alu hori...!Ala ere, hona hemen -ikustea lortzen baduzu- Marruekosetik ekarri eta FSA argazkilaritza mugimenduan oinarritutako aurkezpena. Marruekosen bueltakaView more Keynote presentations from pauluma.


 Ez dut neure burua inoiz zinefilotzat hartu, baina pelikula bat ikusten dudan bakoitzean, nahigabean, gogoetan hasten naiz,  edo, beste batzuetan, pelikularen amaierak nire imajinazioari hasiera ematen dio, istorio berberetik beste mila pertsonai berri sortuz…      Azkenaldian ikusi ditudan pelikuletatik Memento da agian gehien inpaktatu nauena, zaila delako pertsonaiaren antza duten ezagunak ez izatea.    Memoria galtzea egon daiteken zigorrik gogorrenetakoa da. Ez duzu berezko minik sentitzen, itxuraz.  Bizitakoa, ondokoek gogoratzen dizutelako i...


Poesia (sormen lana)

evaristo 1456132630897 bidaiatzen | 2008-05-30 18:10

Eskizofrenia nahastuan  Buruhausteak ahantzi ditut inspirazioa dagoeneko atz artean eusten nagoelako minak kixkali bitartean ordezko mundu bat deskubritzeko.   Jipoiak fereka bihurtu  Isekak  ixiltasun  Beldurraren beldur izateari utziz Une batez behin amestutakoak gogoratzen ditut   Haraindian jirabiraka dabilen haurraren oinak bezela Ehunzangoa sentitzen naiz Gutxi aintzinatzeko berrehun pausu emanez Abiaduran ez bait dira gauza txikiak aintzat hartzen   Jadanik bidaiaren amaiera iragarri didazu Jalki bait da azken zigarreta     ...


Arraroa bada ere, internet erabiltzaile diren euskaldunen %86ak, seguru, ez dakiela zer den Web 2.0 -a; eta gehiago esango dizuet, seguru ez duela inoiz entzun.Atzo, arratsaldez, duela sei urte klasekide izan nuen lagun batekin egon nintzen hizketan. Nire harridurarako, ingeniaritza informatikoa egiten ari dela esan ez zidan, bada. Hirugarren urtean omen dihoa, momentuz, ez du bat ere suspenditu. Eta ni, bazter nahastaile naizenetik, Web 2.0 -ri buruz hasi nintzaion hizketan: zer iruditzen zitzaion, ea garatu duen aplikaziorik izaera honetan, [...] Hizketan nengoela, harridura aurpegia antz...


Hilak 22 dituen honetan, HUHEZIko infogelan, Web 2.0 klasean aurkitzen naiz blogeko lehenengo artikulua idatzi nahian.Nahiz eta ez izan ezer berezirik aipatzeko, asteburua gainean daukagula kontutan hartuz, nire aisiari buruz idatziko ditut ondorengo lerroak. Gaur, ostirala izanik, “ostireltxo” izenez Azkoitian, nire herrian deitzen diogun lez, egun handia da, parrandarako behinik behin. Gaurko honetan, lagunekin Zurt izeneko taberna batetara joango naiz lagunekin afaltzera, ondoren pote batzuk hartu tabernaz taberna eta denbora luzez lasai-lasai hitz egin eta barre algarak egin ostean lagu...


Blogean idazten dudana nire ingurukoek irakurri eta bertan geratzen da normalean. Duela hilabete pasatxo idatzi nuen Enaitz Iriondori buruz eta azken egunotan erantzun pila jaso dut. Nondik iritsi dira?Norbaitek irakurri eta foro batean idatzi zuen honi buruz. Foroan irakurri zuen batek, bere blogean idatzi zuen. Eta berak edo beste batek meneamera bidali, 1160 meneo zeuzkan hau idatzi dudanean.Bideoen url-ak bidali zizkidaten e-postaz eta, ingurukoek errazago ikus zitzaten sartu nituen blogean. Ingurukoentzat.Baina beste batek gauza bera egin zuen, eta beste batek. Eta injustizia hau mundu...


Folksonimiak

1
josu 1456149891816 Josu | 2007-03-20 00:54

Teresa Arriazaldegi EHUko irakasleak ematen digu Dokumentazio Informatiboa irakasgaia. Bertan, folksonomien inguruko lan bat egitea tokatu zaitu Ander Aranberri ikaskideari eta bioi. Klasean emango ditugun azalpenen laburpena doa hemen, erabiliko dugun powerpoint aurkezpenarekin bat. E-posta gmail bitartez dugunok erraminta oso funtzionala daukagu, gure mezuak tag batzuen bidez sailkatzeko. Sailkapen hori interneteko beste edozein produkturekin egin dezakegu:Flickr (argazkiak) Tagzania (mapak) del.icio.us (webguneak) Horrelako zerbitzuetan zure materialak, web interesgarriak... sailkatzen...


Liberty herrian dagoen institutu batean Eric Langhorst historiako irakasle batek, bere ikasleei Guerrilla Season liburua irakurtzea agindu zien, gero horri buruzko proiektu bat egiteko asmoarekin. Proiektua 2006ko azaroaren 19an bukatu zen eta helburu nagusia irakasleak sorturiko The Guerrilla Season Book Blog blogean irakurleek liburuari buruz sortzen diren eztabaidetan parte hartzea zen, azkenean hainbat proposamenetatik bat aukeratu eta lan bat eginez: Poema bat idaztea liburuak landutako gaiaren inguruan. Bukaera alternatibo bat idaztea eleberriari. Post...


BiDeOcURRicuLUmA

adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2007-01-27 22:09

El País egunkariak berriro guztiz harrituta utzi nau. Joan zen egunean aritu nintzen "cuelga tu currículo en YouTube" deituriko artikulu bat irakurtzen. Bertan, lanbide bat bilatzeko edo hobeto esanda, zure curriculum-a era berri batean munduan zabaltzeko sortu duten modu kurioso hori nolakoa zen azaltzen zuen, youtuben itsatsi besterik ez duzu egin behar. Nire ustez, oso arriskutsua da hori, Yale unibertsitateko ikasle bati gertatu zitzaion bezala, zure kontra jarri daiteke publiko hain zabalak ikusi ahal izatea zure bideocurriculuma. Kasu honetan, UBS bankuak, (sartu nahi zen k...


El Pais egunkarian argitaratutako artikulu baten berri ematera natorkizue. Bertan (matxismo puntu batekin) web 2.0.-n erabilitako programei buruzko azalpen txiki batzuk irakurtzeko aukera izan dut. Hala ere, ez dira azalpen sakonak izan oro har, hauen arrakastari buruzkoak baino. Harrigarriena, sortzaile hauei guztiei aurpegia jarri ahal izatea izan da. Hain dira gazteak… Beno, batzuk bizitzan zerbait ona egin eta bizitza guztirako beharrak asetzen dituzte, eta hauek guztiak horren adierazle direla iruditzen zait. Bertako zenbait ideia aipatuko ditut jarraian, ni erabat ados nagoen kontuak ...


Tim O´Reillyren artikulua irakurtzen aritu nintzen aurreko batean. Oso pertsona ezaguna omen da software librearen eta estandar irekien bultzatzaile ezaguna delako. Nik ez dut web 2.0. ikasgaian izena eman arte haren berririk izan. Askotan entzun dut jendea software libreari buruz hizketan, firefox gora, Linux behera… baina egia esan, nahiko analfabetoa naiz ni gai honetan. Tim O´Reillyren artikuluan gauza batek piztu dit arreta batez ere: “telefonoaz haratago joango gara…gure gorputzean inplanteak izando ditugu sarean konektatzeko”. Egia esan ez dakit garai hori iritsiko den edota nik gara...


Gabon! Batez ere azken boladan konturatu naiz Blogak.com-i gauza garrantzitsu bat falta zaiola: bilatzailea. Bilatzailea esaten dudanean tag eta izen bilatzailea dinot. Izan ere, pertsona batzuen blogetara edo egun batean norbaitek idatzi zuen artikulu bat irakurtzeko aukerarik ez dugu beraren izenaz gogoratu ezean. Honekin guztiarekin esan nahi dudana zera da; nahiz eta artikuluetan tag bat edo batzuk idatzi zaharra egiten denean galdu egiten dela interneteko zulo sakonean eta ez dela batere bidezkoa. Adibidez, orain dela gutxi gelakide batek esan zidan bere Flickr-eko argazkiak ikusteko,...


TIMO'REILLY

1
adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2006-12-26 15:01

"Internet komunikazio sarea da, eta, ondorioz, konektatuta gauden guztion isla da, (...), komertzio berriak sortzeko aukera ematen du" dio Timo'Reilly Estitxu Ugartek egiten dion elkarrizketa batean. Beste gauza asko aipatzen ditu, gehienak goraipatzekoak, hala nola: -"Gu geu gure ordenagailuekin batera eboluzionatzen ari gara". -"Une honetan, aukera handiagoak sortu dira hirugarren munduan eta hein handi batean Interneti esker izan da". -"Inork ez daki hizkuntza gutxituek tokia izango ote duten Interneten". Ez dakit denok Timo'Reilly nor den jakingo duzuenik,&...


Interneten, azken urteotan aldaketa izugarriak egon dira. Lehen, erabiltzaileak bertako informazioa jaso besterik ez zuten egiten. Orain, aldiz, beraiek dira produktuak egin, kontrolatu eta hedatzen dutenak. Youtube, Flicker, MySpace, Blogger edo Del.icio.us dira Web 2.0ko fenomenoaren ezaugarri nagusiak. Beraien sortzaileak ezustekoan hasi ziren programa horiek egiten eta erabiltzen, eta publizitatean dolar bakar bat ere inbertitu gabe, sekulako dirutza lortu dute ondoren izan duten arrakastarengatik. Programa horiek ez dira ospetsu bihurtu ahoz aho jendeak esan duenagatik, blogez blog jen...


Hilaren 10ean ,atzo, Berria estilo liburuaren aurkezpena izan genuen primiziaz Huhezin. Izan ere, Irene Arrarats izan genuen geurean, Berria-ko euskara zuzentzailea eta estilo liburuaren koordinatzailea. Baina hasi baino lehen ez legoke gaizki azalpen txikitxo bat ematea Berria eta Irene Arraratsi buruz.  orain dela 3 urte sortu zen, gaur egun Euskal Herrian euskara hutsean dagoen egunkari bakarra delarik. Harrezkero egiten du Irene Arrarats-ek lana bertan zuzentzaile moduan, baina berez lan hau burutzen 12 urte daramatza, egunkarian ere egin baitzuen lana besteak b...


literatura web2.0

1
gara 1456132714077 gara | 2006-11-07 20:17

Web  2.0 n literatura irakurri ondoren, artikuluak zera zioen: Badela, Missuriko herri batean maixu bat,eta honek, liburu bat irakurtzeko modu bat abian jarri du. Horrela ikastolako ikasleek, gurasoek...liburua asteka irakurri beharko dute,gidariak esarritako kopuruak errespetatuz. Horrela astero estabaida bat bideratuko dute interneten,non beraien iritziak debatituko dituzten eta horietako idea batzuk blog batean jarriko diren  eta horrela jendeak liburu horri buruzko informazioa jasoko duen. Azkenik, irakurle bakoitzak lan antzeko bat egingo du liburuarekin lotutakoa. Nire ustet...


Azkenaldian, armiarmak bezalaxe bizi gara internet sarean. Dagoeneko irentsi gaitu pantailaren gizarteak. Teknologia berrien munduan bizi gara; teknologia aurreratuen munduan, zehazkiago. Ordenagailuren bat edota mugikorren bat erosi orduko, zaharkitu egiten da. "Gazte" jubilatzen dira. Azken finean, horixe da enpresei interesatzen zaiena. Egunetik egunera, geroz eta arrotzagoak zaizkigun kontzeptu eta baliabide berriak azaltzen zaizkigu. Oraintsu entzun dut neuk lehendabizikoz Web 2.0 kontzeptua. Badirudi, azken urtean, armiarma sarean galduta ibili naizela. Interneten gertatzen ari diren...


Egia esan Joxe-ri kasu egin banion ez zitzaidan egiten nenbilen lana  borratuko.Berak dioen moduan hau lehenik eta behin word-en gorde behar baita. Bestela niri pasatu zaidan antzera, egin duzun dena ezabatzea nahi baduzu, ezabatzeko botoiarekin konturatu gabe ikutzea baino ez duzu. Zer egingo diogu?-> berriz hasi behar! Baina orain ez dudanez denborarik beste batean izan beharko! Beraz kontuz BLOGARIAK!                      TO BE CONTINUED        &n...


ongi etorri

2
lekukoa 1456151039974 Lekukoa | 2006-10-04 18:54

Web 2.0-an omen dago komunikazioaren etorkizuna. Erraza eta eraginkorra omen. Gaurkoan blogarekin hasiko naiz denok dugulako zer esan eta zer komunikatu. Lekukoa bloga neure bizipen eta burutazioen txokoa izango da. Interesgarria den ala ez, zeuk esan.



Internet-en eguneroko albistea da azaltzen ari diren zerbitzu berri eta xelebreak. Hauen artean benetan ideia kuriosua behintzat (ez dut beste hitzik topatzen definitzeko...) iruditzen zait israel-dar batzuk sortu duten i4giveu zerbitzua (I forgive you irakurtzen da, hau da “nik barkatzen zaitut” ) bakoitzak bere aitormenak egiteko eta jendearen barkamena eskatuz. Erabiltzaileek erabakitzen dute pekatuaren inportantzia eta horren arabera barkatu edo ez erabakitzen da. Hor ikusten da jendeak duen beharra pekatuak edo inori kontatzen ez dizkion gauzak kontatzeko. Zer izango da... zerbitzu s...


Zer da Web 2.0?

21
maalan 1456151155521 Maalako parkean | 2006-03-11 21:13

Orainarteko web estatikoak atzera utziz kontzeptu berri bat azaldu da gure blogosferan: Web2.0.   Hala ere, zaila egiten da adiera hau esplikatzea internet-en dabilen pertsona arrunt bati. Hortaz saiatu egingo gara termino hau deskribatzen: "Web 2.0 bezala pertsonak konpartitu eta sortzen laguntzeko web aplikazio errazei deritzogu" Egia da multzo guzti honetan web edukien sormena eta komunikazioa direla garrantzitsuenak eta web tresna hauek bidea erraztu egiten dutela sormen hau sustatzeko. Mugimendu guzti honen barnean hainbat web aplikazio berri agertu dira eta hauek dira bera...


Kafeak garajeen ordez

1
neskafe 1456151787138 Neskafe | 2006-02-23 17:01

Jackson West idazlearen The New Office Space artikuluaren arabera, Kafeak dira gaur egungo garaje berriak San Francisco eta Silicon Valley inguruan. Hau da berrikuntza, enpresa berriak, proiektu berriak, ... sortzeko leku aproposenak. Eta hainbat kafe famatu aipatzen ditu: Ritual Coffee Roasters www.ritualroasters.com Caffe Trieste www.caffetrieste.com Reverie Coffee Cafe Coffee to the People www.coffeetothepeople.com bere  Peace, Love, and Coffee blogarekin. Interesgarria kafezale eta berrizaleentzat. Quetzal Internet Cafe http://coffeeandcocoa.com/ Thinkers Cafe Zig Z...