Irailaren huts egiteari zor zaion erremedioa emateko prest gaituzue. Aurreko hilabetean 7. urteari ekin genion, bai, bai, 6 urte pasa dira jadanik, eta gogoak eta kemenak berdintsu ditugu.Urriaren 1arekin batera helduko diogu udazkenari eta Lertxundiren abestiak dioen bezala, koloreak eta batez ere ahotsak uk jarriko ditugu.Beraz, eta beti bezala, larunbat honetan, eguerdiko 12etan eta Mercaderes karrikan zatoz euskaraz abestera. Eguraldi bikaina izanen dugu eta eztarriak kantuz berotu eta gero poteatzeko parada ere izanen da.


Urria: hiru kandela

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-10-04 18:18

Amaitu da hiru kandelen bidaia. Gaurkoa azken alea da. Merezi izan du bidaiak, erantzun eta feedback eskasa izan arren, neure buruari balio izan dio eta ez da gutxi. Baina noan harira. Azken hiru kandelak, urrikoak.Orain dela hiru urte:Bidaia Galizian hasi genuen, Sechu Senderen eskutik. Bere garaian blog aktiboa bazen ere, gaur egun motelduta dabil. Baina hala ere eduki oso interesgarriak izaten jarraitzen du. Soziolinguistikaren top tena egin nuen jarraian. Bere garaian arrakasta izan zuen eta orain da garaia berrikusteko. Hilabete honetan egingo dut, zin dagizuet.Xirikan artikul...


Guztientzako energia, betirako energia “Agortu daitekeen ondasun urria da energia. Era arduratsuan erabiliz gero, guztiona den balio handiko ondasuna partekatzeko aukera dugu” Etxebizitzan kontsumitzen dugun elektrizitatearen bostena argiztapenari dagokio. Horregatik, argiak zentzuz erabiltzea eta ondorengo lanpara mota hauen artean egokiena aukeratzea garrantzi handikoa da: Goritasun-lanparak: merkeenak, baian gutxien iraun eta gehien kontsumitzen dutenak, energiaren %5a soilik aprobetxatzen dute eta; gainerako %95a bero bihurtzen da. Hodi fluoreszenteak: Askoz energia gutxiago kontsumitz...


Aurreko larunbatean Beasainen Goierriko jendea AHT-aren aurka elkartu bazen ere, Euskal Herri mailan ere beste ekitaldi bat gauzatu zen Elorrion. Bertan, AHT-ak zuzenean kaltetzen dituen 60 herrietako hautetsi ezberdinek makro-eraikuntza hau gelditzeko hartu duten konpromezua adierazi zuten. Ekitaldian plazaratutako manifestua euskaraz eta erderaz jeistea posible dezute.                        Hautetsien agerraldiaren berri osatua Gara, El Correo Español eta Berrian dezute.