Hemengo enpresek gauza asko esportatzen dituzte: altzariak, armak, etxeko-tresnak eta beste hainbat gauza. Baina ez gara horretaz ari blog honetan normalean.Soziolinguistika arloan zer daukagu esportatzeko? Hori da galdera. Eta hainbat erantzun eman dakioke, baina hemen neurea emango dut. Nire erantzuna.Garabidekoek euskararen berreskuratze esperientziaren inguruan lan eskerga (eta ezinbestekoa) egiten ari dira, batez ere Hegoaldeko herriei begira. Momentuz hiru lan eman dituzte argitara: esperientzia orokorrean batzen duena, estandarizazioaren ingurukoa eta hedabideen ingurukoa (hur...


  Ez nuen ezagutu. Hil da. Eta orain badakit nor izan den. Txillardegik euskararen alde lan asko egin zuen, euskara batuaren alde. Lan hori ni bezalako pertsonentzat oso garrantzitsua izan da. Eta ez nekien. Orain arte. Euskara ikasten ari naiz. Euskara batua. Eta José Luis Álvarez Enparantza, Txillardegi, euskara batuaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Niretzat, oso inportantea da euskaldunberria zela. Ikasle guztientzako eredua da.   Atzo, irratiko saio batean (Amarauna, Euskadi Irratian), pertsona askok Txillardegiri buruzko hitz egin zuten. Horrela datu berriak ezagu...


Zapatuan hil zitzaigun Txillardegi. Soziolinguistikan murgiltzeko bitamina ezinbestekoak eman zizkidaten tx-ko gaitzizena duten bik: Txillardegik eta Txepetxek. Baina nik baino hobeto beste hainbatek adierazi dute adierazi beharrekoa. Hona hemen nire aukeraketatxoa:- Haiengatik gaude hemen: Xabier Mendiguren.- Argiarena.- Euskaltzainik osoena: Iñaki Petxarroman.- Txillardegi 1961an: Euskaraz ostia blogean.- Txillardegiren azken elkarrizketa Berrian.- Ahotsak-eko kideek egindako elkarrizketa.- Somewhere in the mountains: Patxi Larrion.Eguneraketa: Klusterrekoek Txillardegiren inguruan idatzi...


Txillardegi zendu zaigun honetan ugari izango dira gogoratuko diren bere ekarpen azpimarragarriak. Guk, oraindik ere guztiz beharrezkoa den euskaltzaletasun sutsuaren eredu, 1961eko urriaren 6an Paris-en, abertzaleen bilgune batean irakurri zuen testua dakargu, bertan era batean “euskaraz, ostia!” esan zuenekoa gogoraratuz: “ Zuek guziok dakizuten bezala, ugaldu egin dira detenzioak Euskadi barruan iru illabete hontan. Ogei ta amar gaztek Madriden “juicio sumarisimo” dalako bat itxaroten dute;eta arrixku larritan dabiltza,poliziak tortura eta eta zigor ikaragarrizkoen bidez,nai zuena esan ...


Azken Bat aldizkaria Txillardegiren omenezkoa izan da. Txillardegi gizon polifazetikoa da, baina aldizkariak bakarrik bere soziolinguistika arloko lanei ekiten die.Batez ere, bi alor nagusi aipatzen dira Txillardegiri buruz aldizkari honetan: alde batetik, bere soziolinguistika matematikoa eta hor garatu zituen kontzeptuak (anisotropia, leialtasuna, ...) eta, beste alde batetik, glotopolitikan egindako lana.Lehenengoari dagokionez, ezinbestekoa da Xabier Isasik egindako artikulua: "Euskararen erabilera aztertzeko oinarri zientifikoak". Txillardegiren eredu matematikoa era dibulgatiboan azal...


Sisley Leartza'ko

literartea 1456440692268 literartea | 2009-10-05 23:01

"Cazave'ren dendaren aurrean gelditu nintzan. Kuadru famatuen irudiak ziran eta aien artean Sisley'ren bi eder: ederki inprimatuak, oso ederki. Orratio pena nuen egiazko kuadrurik ikus enezakealako. Zugaitz illara aiek etziran mendian ikusten diran bezelakoak: ederragoak dira oraindik eta amets eragiten dute. Ezatasuna darie eta atsedena: ixtant olerkitsu bat tinkatu zuen Sisley'k eta an dago. Igarokortasun ori nabarmentzen da beretan: aldakaitz izan arren, unearen aldakortasuna atzemna du. Denboraren txistua ere entzun bide diteke, oraiñari igeska, eta zahartzaroan bezal...