Eliza terapeutikoa

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2010-05-05 12:54

Jakina da, gazteok elizarekin ez dugula feeling askorik. Kontua da aste honetan berriz ere, zoritxarrez, eliza batean izatea egokitu zaidala. Mezetan sermoi eta jainkoaren goraipamenen aurrean, niri ere inspirazio zerutiarra etorri zitzaidan. Ez dakit zientifikoki frogatua dagoen baina eliza terapeutikoa dela iruditzen zait. Adinarekin etorri ohi diren zahartrosien aurkako erremediorik onena. Hasteko elizek askotan ez dute irisgarritasun egokirik. Ni egon nintzena behintzat aldapa ederra igota dago eta ondoren eskailerak igo behar dira. Hori bertara iristeko behar den paseoa kontutan h...