Elgetako Kafe Antzokian egiten den Danbaka lehiaketako bakarlarien taldeko iazko irabazlea dugu Jim TNT. Gitarra eta armonika eskuan harturik Euskal Herritik egin ditu hainbat kontzertu bere musikarekin jendea animatzen.   Biografia Jim TNT Jaime Lizaranzuren izen artistikoa da, Arrasateko gaztea zein bere proiektu akustikoa edukitzeaz gain, abestiak taxutu eta abesten ditu “Los Cretinos” rock and roll taldean.   Jaimek, gaur egun, 29 urte ditu eta 15 urte zituenetik bere gitarrara loturik dago. Lagunentzat jotzen hasi zen, baina behin Arrasateko taberna batean proba egitea era...