Goi tentsioko linea proiektuak Sakana mutur batetik bestera zeharkatzen du. Deikaztelutik etorriko litzatekeen linea Errotztik sartuko litzateke Sakanan eta egungo 220 kV-ko linearen ibilbidea segituz Altsasutik barna, Altzaniatik joko luke Itsasora (Gipuzkoa). REEk linea Sakanatik pasatzea erabaki du ingurumen inpaktu txikiagoa sortzen omen duelako. REE-ren asmoa litzateke 400 kV-eko linea berria 220koen paraleloki eraikitzea (100 metrora) eta lanak despeditu ondoren aztertzea haietako bat kendu edo ez. Dorreek 50-55 metro luze lukete. Nota honetan ikusi dezakezu trazaketa planoaren zenbai...