Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko , diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean. 28 egun ditugu helburua betetzeko. Mezu honen bidez, kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. http://euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin egin dezakezue zuen ekarpena eta babesle txapa, katilua edo kamiseta lortu.   Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar izatekotan deitu edo idatzi mesedez.  Eskatu duzuen bezala, hona hemen EKARPENA NOLA EGIN PDF.     KANPAI...


Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, zozketak, abestiak .... Aukera paregabea beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera pa...


Euskarak 365 egun!

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2013-11-27 19:41

  Jarri euskararen aldeko irudia zure etxeko atari, leiho, balkoi, denda, taberna, gaztetxe, ludoteka, bulego, lantoki, kultur etxe zein karrikan. Horixe da Karrikiri elkarteak abenduaren 3ko euskararen egunera begira egin duen deia. Kartelak elkartearen Iruñeko Xabier karrikako Euskal Dendan jaso daitezke. Topaguneak atondu du afixa, “Euskarak 365 egun” kanpainaren harira.Abenduaren 30ean, kultur ekitaldiaIruñean, makrozubi forala dela eta, kanpainako ekitaldia abenduaren 3an egin ordez azaroaren 30ean eginen dute, Burgoen plazan. Ekimena Zaldiko Maldiko...


animatu 3.Euskararen Ginkanan parte hartzera! Euskararen ginkana   Egin beharrekoa: 4-6 laguneko taldea osatu www.euskararenginkana.net orrialdean izen-emate formularioa bete eta zuen taldea aurkeztu bideo labur batean (mugikorrarekin grabatu daiteke!) Abeduaren 3an hasita, internet bidez astero proposatuko diren probak burutu. (6 aste, 6 proba) Puntuazio altuena lortzen duten 4 taldeak finalera pasako dira: Urtarrilaren 25ean Donostiako San Telmo museoan. Finaleko probak irabazten dituen taldeak eramango du sari nagusia: 3.000 euro euskararen aldeko proiektu bat...


Kaixo Mintzakide!Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek mintzalagunentzako asteburu pasa eder bat antolatu dute abenduaren hasierarako.Udaberrian 50 mintzalagun inguru elkartu ziren Etxalarren, eta joateko aukerarik izan ez bazenuten, hemen daukazue aukera berri bat! Eta berriz joan nahi baduzue, zer esanik ez!Plan ederra, ezta?  


IZEN-EMATEA: urriaren 19ra arte ARANGUREN:Euskara Zerbitzua     ANTSOAIN: Euskara Zerbitzua  ATARRABIA:Karrlkaluze elkartea     BERRIOBEITI:Euskara Zerbitzua   BERRIOZAR:Euskara Zerbitzua        BURLATA:Zaldualde  euskaltegia      ZIZUR NAGUSIA:Euskara Zerbitzua   UHARTE: Zubiarte euskaltegia, Euskara Zerbitzua IRUNEA:Karrikiri elkartea eta Arturo Campion(IKA), Irunezar eta Irrintzi euskaltegiak(AEK), Iruñerriko Hizkuntza Eskola Ofiziala. INFORMAZIOA: Mintzaklde, Rlbed parkea, 1 behea, Alarrabia 948...


  2. SAIO OSAGARRIA MENDILAGUNAK – AIZKOLEGIRA IRTEERA – Urtarrilaren 27an, igandea HITZORDUA Abiapuntua: Bertizeko aparkalekua Ordua: 10:00 Gailurra: 841m Distantzia: 22 Km Denbora: 5 ordu eta 10 minutu Ibilbidearen gidaria: Itziar Irastorza (Malerrekako Solaslaguna)   Oharrak: -  Mendian ibiltzeko jantzi egokiak eraman. - Hamaiketakoa eta bazkaria prestatuta eraman.  - Egun pasa izanen da, patxadaz egitekoa. - Heldu, gazte eta haurrendako ibilbidea.   Bertizera joateko autoak nola antolatu: Baztan: Elizondoko plazan 9:45etan Malerr...


Komunikazio kanpainarekin akitu dugu!! Orain garai berri bat heldu da SOLASLAGUNENDAKO!   Talde guztiak osatu eta lehenbiziko saio osagarria egitea da hurrengo urratsa.   SOLASPOTEOA, jada gure artean errotua dagoen saio osagarria:   2009an Elizondon egin genuen, 2010ean Donezteben, 2011n Beran eta oraingoan, berriz ere, Elizondora bueltatuko gara!!   Gauzak horrela, abenduaren 7an SOLASPOTEOA EGINEN DUGU ELIZONDON!   Egitaraua eta proposamena:   Arratsaldeko 19:00etan TXOKOTO ostatuan bilduko gara. Girotzeko Fanfarrea lagun izanen dugu ibilbidea...


  Hona hemen, apirilaren 1ean, igandean, Lesaktik Artikutzara egindako mendi bueltaren argazkiak:   


MARTXOKO SAIO OSAGARRIARAKO HITZORDUA Martxorako proposatutako Ekintza Osagarria mendi buelta izanen da. Martxoko saioa bada ere,  APIRILAREN 1ean, igandearekin,  eginen dugu. Oraingoan Bortzirietan egitea egokituko da eta Lesakatik Artikutzarat eginen dugu ibilbidea. Berau  egiteko gidaria GAIZKA BAIGORRI izanen da, Malerrekako Solaslaguna . Hitzordua: 9:30etan Lesakako plazan. Baztandarrok 8:45etan geldituko gara Elizondoko plazan eta  Malerrekako solaslagunak berriz, 9:00etan Doneztebeko autobus geltokian, biribilgunean.  Herri bakoitzean,  kotxeak...