Aurreko astean -ez zaitezte ikaratu, baina- errebelazio moduko bat izan dut Qwiki delakoarekin. Ez da -beste- bilatzaile bat, ez da -beste- entziklopedia bat... Qwiki kontzeptu berri bat da, informazioa eskaini eta hartzeko etorkizuneko eredua: Gure jakinmina asetzeko ahots batek ematen dizkigu azalpenak, eta bitartean argazki, bideo eta grafikoak erakutsi; nahi dugunean ahotsa eten eta loturetan klikatu edo bideoak ikus ditzakegu, azalpenarekin geroago jarraitzeko. "HAL, emadazu Jupiterri buruzko informazioa" eskatuko zion Dave Bowman-ek 2001: Space odissey-n eta HALek eman, ahoz eman ...


Gaur egungo Google Earth bezalako aplikazioak izango ditugu gure sakelako telefono-argazki/bideo-kamera-musika jogailu/grabagailuan, baina planetako edozein bazterreko irudiak une horretan bertan sateliteak hartutakoak izango dira. Hau hain izango da horrela ezen geure burua (horixe, burua, zerutik ikusiko delako) ikusteko gai izango baikara.   Laster, oso laster, ezinezkoa izango da autoek elkar jotzea, autoak berak hartuko baitu, istripua gertatu baino lehen, hartu beharreko erabakia: gelditu, alde batera ala bestera egin... Hori lortuko da auto bakoitzak inguruko beste guztien inf...


Prospektiba (I)

4
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-02-14 19:20

Gaurkoan prospektiba apur bat:   Etorkizunean gure argazki edo bideoak ez ditugu (soilik) edukiko gure ehunka petabytedun eskuko ordenagailuetan, ezta biraka lebilkeen ezein diskotan ere; gure bizitzako argazki, bideo, testu, ahots eta musika guztiak urruneko zerbitzarietako gordailuetan egongo dira zain, guk noiz eskatuko etxetik, kaletik, autotik...   Sakelako telefono-argazki/bideo-kamera-musika jogailu/grabagailuaren bitartez hartutakoa grabatu ahala gordeko da urruneko zerbitzarietan kablerik gabeko loturen bidez eta, une horretatik bertatik aurrera, munduko edozein txokotik...