Lurrazpitik gas ez konbentzionala eskuratzeko teknologiaren erabilera debekatu egingo dute Nafarroan, datozen hilabeteetan alderdi politikoek jarrera aldatzen ez badute, behintzat. «Foru Komunitateko lurralde guztian haustura hidraulikoa edo fracking-a erabiltzea» debekatzea agintzen duen lege proposamen bat onartu zuten atzo PSNk, Bilduk, Aralar-NaBaik eta Ezkerrak. Espainian, Euskal Herriarekin muga egiten duten zenbait autonomia erkidegotan, hartua dute fracking-a debekatzeko bidea, Errioxan eta Kantabrian, esaterako. Euskal Herrian, baina, teknologia horren erabilera debekat...


 AITATASUN BAIMENA LAU ASTETARA HANDITZEAREN ELIMINAZIOA Duela egun gutxi jakin izan dugu Ministroen Kontseiluak , Estatuko Aurrekontu Orokorren baitan, Aitatasun Baimena Lau astetara handitzea kendu duela, EspaƱako Parlamentuak onartu eta 2011ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu behar zen Legea bertan behera geratzen delarik.Gobernuak krisia aitzakia moduan erabiltzen du berriro ere, aurrekontuetatik minimoa eta hel dakiokeen partida bat eliminatzeko. Osotara 200 miloi euroaz ari gara, hau baita aitatasun baimena lau astetara handitzea duen kostua. Neurri hau Gobernuak politika sozia...