Sinfundamento

3
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-06-08 21:29

“Banitatea eta hantustea biak eskutik helduta paseatzen diren zelai ezdeus” honetatik aldarrikatzen dut serio demonio ganorabakoa izateko eskubidea; are gehiago esango dut, blogariak jendilaje betilun eta traszendentea garelako uste zabalduaren kontra: zenbaitetan ganorabakoa izateko beharra, beharrizan gorria. Ezen ez baitzuen batere alferrik esan mende honetako pilosopo handiak egia bOrObila: “Ondo pasatzeko jaio ginen”, beste pilosopo batek esandakoan maisuki sakonduz: “Lau egun biziko gara eta ia ezer ez da ikaragarri garrantzitsua”. Honengatik guztiarengatik eta (batez ere) gogoak em...


Kuriosoa Koalaren "Opa, yo voy a ace un corral" abestiarekin gertatu dena. 1. Inork ezagutzen ez zuenean, bideoklip bat egin eta YouTubera igo zuen. 2. Interneten izugarri zabaldu zen. Bideo bera auskalo zenbat aldiz dagoen YouTuben, eta konkretuki hau milioi erdi aldiz ikusia izan da. 3. La Sexta-koak akordatu, eta mundialeko abestia egin dute harekin. Eta beste anonimoren batek, bertsio ironikoagoa ere bai: 4. Orain, zopa=opa. 5. Eta konturatu gara, badakiela gitarra jotzen! Begira ze bertsio dotore egiten dituen hemen. Ondoko bi "aurkezle" txepel hoien ondoan, Don.