Joan den larunbateko Berrian ikusi genuen (también pudes leer el comunicado completo en castellano en euskalherria.info): Nafarroan abiadura handiko trenaren obrak «berehala» gelditzeko eskatu du Nafarroaren trenaren aldeko eta AHTren aurkako hautetsien sareak. Taldearen hitzetan, proiektua «eutsiezina» da; ekonomikoki ez ezik, baita ingumen aldetik ere. Gogorarazi dute Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera obrak egiteko ingurumen eraginaren adierazpena legez kanpo dagoela. Sustrai Erakuntza fundazioak salatu zuen ingurumen adierazpena berritu gabe dag...


Urbinako AHTren aurkako manifestaldian atxilotutako 6 lagunei epaiketa. Datorren urriak 5-ean, Gasteizko Entzutegi Probintzialean, 2009-ko urtarrilaren 17-an, AHT-ren aurka Urbinan egindako manifestaldi nazionalaren ondorengo gertaeren gaineko epaiketa egingo da. Epaituriko 6 lagunei eskatzen zaizkien kartzela zigorrak 2 urtetik 4 urteraino doaz. Hau dela eta, AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioak egingo ditu, bi helbururekin, batetik AHT-ren aurkako aldarri soziala agertzea eta bestetik epaituriko pertsonei elkartasuna helaraztea. Horretarako urriak 1-an goizaldetik Urbinatik Gasteiz artek...


Ez, "La obra del Escorial" ez dago Madrilen, Larrabetzun baizik. Izan ere, herriko balizko anbulatorio berria urteak direla hasi zen egiten eta oraindik ere hortxe dago, bukatu gabe eta obrak geldirik! Hainbat denbora eskeleto hutsean eman ostean, adreiluak ipintzen eta zertxobait egitekotan hasi ziren, baina alferrik, berriz ere bertan behera gelditu baitira asmo on haiek. Ez aurrera ez atzera, lehengo baserri hura deseginda, eta eraikin berria amaitu ezinik! NOIZ ARTEEEEEEE??? Eskonbroz beterik dago Anguleri ingurua. Ematen duen itxura txarraz gain, lohikeria eta arriskua baino ez du eka...


Urrezko botoa eskatu zuten AHTaren obren aurrean, Durangaldean.


Gauza jakina da AHT-ren egitasmoak ondorio ekologiko, ekonomiko, sozial eta kultural larriak eragingo dituela. Gehiengo sozial eta sindikalak behin eta berriro AHTrekiko aurkakotasuna adierazi duen arren, egitasmoaren arduradunek ezikusiarena eta entzungor egiten jarraitzen dute eta inposaketaren bidean urrats berriak ematen ari dira. Azken hilabeteetan AHT-ren obrak Euskal Herriko hainbat lekuetara hedatu dituzte krisian aurkitzen den eraikuntza sektorea zulotik ateratzeko asmoz obrei bultzada berri bat emanez. Hau da, krisiaren zulotik ateratzeko beraien errezeta bakarra: guztion diruarek...


Larunbat goizean Mariaratzen barna argazki rallya egin genuen. Gutako askok ez genituen AHTren obrak gertutik ikusi eta erabat txundituta geratu ginen, harrituta, eta asko, harri bihurtuta. Txikizioa itzela da eta Ordiziako Udalak dioen bezala "obras menores" horiek baldin badira, zer izango ote dira "benetako obrak"? Hona hemen rallyan parte hartutako batek ateratako argazkiak:


Albistea Goierrikohitzan aurki daiteke.


Ehundaka pertsonak AHTren aurkako protesta egin dute Ordiziako “Euskal Y”aren lan-eremuanErtzaintzaren despliegeak ez du ekidin gaur ehundaka pertsona “Euskal Y”aren Ordiziako obren eremura AHTren aurkako protesta eramatea, lan horiek berehala geldiaraztea exigitzeko. Eguerdiko hamabietan AHT Gelditu! Elkarlanak deituriko manifestazioa habiatu da Ordiziako kaleetan barna eta 500 manifestari inguru heldu dira obretatik hurbil dagoen Malkasko auzora.  Bertan, ehundaka lagunek, ordu erdiko eserialdi bat egin dute, polizien hesiaren aurrean, Abiadura Handiko Trenaren aurkako ohiuak eginez....


Gaur ostirala goizean, AHTren aurkari talde bat Euskal Y rentzat Ordizian hasi dituzten lan eremura sartu eta bi lagun indusmakinetara kateatu dira lepotik helduta zituzten moto kandatuen bidez. Ekintzaren ondorioz eraikuntza lanak bi ordu ta erdiz geldirik egon dira. Berrogei pertsonak kateaketa ekintzarekin bat egin du AHTren aurkako kartelak eta pankartak erakutsiz eta "Makinak kanpora", "AHTrik EZ" eta "Amalurra defenda dezagun" oihukatuz. Denbora luze igaro ondoren Ertzaintza bertaratu eta kandatuak berehala zizaia batekin mozten alperrik saiatu da. Azkenean suhiltzaileen eskuhartzea e...


Ordizian obrak hasi dituztela eta, AHT Gelditu! Elkarlanak honako mobilizazioak deitu ditu:Ostiral honetan, hilak 23, kontzentrazioak Goierriko herrietan eta ondoren herri-batzarrak:Ordizian, Malkaskon, 19:00etan.Beasainen, Zubimuzu plazan, 20:00etan.Urretxun, Potros plazan, 20:00etan.Lazkaon, plazan, 20:00etan.Zaldibian, Burrunbada herrian barna, 20:00etan.Legorretan, plazan, 1930ean.Ataunen, San Martingo plazan, 20:00etan.Igandean OBRETARA MARTXA, 12etan, Ordiziako Arboledatik.14:00etan HERRI BAZKARIA Itsasondon.Prezioa: 10 euro (langabetuak), 15 euro (langileak). TIKETAREKIN KAMIXETA OPA...


No han empezado las obras Beste behin ere, Eusko Jaurlaritzak herritarrok informatu beharrean nahastu besterik ez ditu egin nahi. GEZURRA DA euskal Yaren Ordizia-Itsasondo tramoko obrak hasi direnik. Titular hori jarri badiote ere prentsa-ohar horri, dokumentua irakurtzen duena berehala konturatzen da "hasi" duten gauza bakarra tramitazio formala dela. Gainera, tramitazio horri ezin zaio HASI izanaren kalifikatiboa jarri, Eusko Jaurlaritzak urteak baitaramatza, eta hori ondo ikusi dugu komunikabideetan, OBRAK HASTEN. Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanetik, jakinarazi nahi dugu oraindik ere t...


Badirudi Eusko Jaurlaritzakoek Otsailean bertan hasi nahi dituztela Ordizia-Itsasondoko tramoaren obrak. Gipuzkoako tarte honetakoaz gain, Bizkaian ere presaz sartu nahi dituzte makinak. Vocentokoek diotenez, lan itzela izan omen dute expropiazioen aurkako errekurtsoak argitzen; geroxeago argitzeko "La permuta de suelo, el justiprecio o la expropiación forzosa son las fórmulas empleadas". Boterea izanda, zein erreza den inposatzea...! Berri osatuagoa ondorengo tokietan: dv-n eta www.ahtgelditu.org                ...


A-8a egunero hartzen dudanetik (badira 9 hile jada), gaur izan da obretako tramo bati lehen aldiz seinale puta hau kendu diotela.   Etadenbora aurrezten da, bai. ;-)


obrak holan doiaz!


Oiangu biririk plataformak salaketa desberdinak egin ditu aste hontan zehar, oiangun hasi berri diren obren kontra. Azteazkenean eta  ostiralean obran bertan egin dituzte konzentrazioak.Bertan hurrengo azteazkenean 19:00 retan barrena kultur etxean egingo den bilerara gonbitea luzatzen dute. Era berean baita ostirala urriak 5 egingo den manifestaziora deialdia luzatzen dute ,Oiangun obrarik ez . herri kontsulta, orain goiburupean   


Arrate berritzen

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-04-20 18:11

Agian idatzietan hitz gehiegi erabiltzen ari naiz. Gaur saiatuko naiz laburragoa izaten. Azken postetan gure udaletxeko arduradunei kritika batzuk bota dizkiet, gure ingurumena , zuhaitzak batez ere oso gutxi kezkatu zitzaiela, aipatzen. Gaur, berriz, txalo bat emango diet gure arduradunei, batzuetan asmatzen dute eta. Badakit, hauteskundeetan gertu, zenbat eta ekintza gehiago burutzen direla, hala pasatzen ari da orain ere. Duela aste gutxi, “por fin” aspaldiko kontu bat bukatu zen, “Coliseo” ospetsua...Hainbat eta hainbat urte itxita egon eta gero, ezinezkoa dirudi, berrio martxan dagoel...


Ministritis

4
josu 1456149891816 Josu | 2007-03-23 15:23

Asto batetik asto azkar bat lortu daiteke, baina sekula lasterketarako zaldia. Astoa akuilatu dezakegu eta, hala-nola, hasiko da ahal duen moduan korrika. Agian itxura emango du, baina konturatuko gara ez dela zaldia, astoa dela. Gure herrian, gauza asko egiten dugu asto moduan. Herriko arkitektura astotsutik hasi, Txontako astakeria urbanistikotik segi, eta detaileak noiz zaintzen ditugun ikusteak borobiltzen du astotasun guztia. Kaleko gabonetako kartel zintzilikariak astelehenean kendu zituzten. Gure kaleotan hain txarto zeuden zuloak ere azken hiru asteotan konpondu dituzte. Hauteskunde...


Korrika heldu da!

josu 1456149891816 Josu | 2007-03-22 10:03

Inoiz ez dut ikusi obrerorik lanean orain ikusten ari naizen larritasun mailan. Harrituta naukate Coliseoko langileek. Azken hiru urteotan logelatik jarraitu ditut obrak eta denetarik ikusi dut. Barrutik hutsik zegoenean bi langile baino ez egotea, adibidez. Orain, kanpoan, jende piloa ikus dezaket: bost igeltsero espaloi zati bat presaka konpontzen (zelako garboa duten, sekula ikusi ez dudana), bi tipo igeltseroak kontrolatzen, bi Udaltzain (lehen aldiz ikusten dut etxe parean bi udaltzain 2 minutu baino gehiagoz, baina horretarako beste bi etorri dira eta hau idatzi dudanean lau Udaltzain...


Zigor penala eskatzen dugu Axpe 22ko obren erantzulearentzat. Auzoartekotik obrak ilegalak direla salatu dugu askotan, besteak beste, eraikina ahal baino altuagoa delako. Zigor penala eskatzen dugu Axpe 22ko obren erantzulearentzat. Auzoartekok obrak ilegalak direla behin eta berriz salatu du Busturiko udaletxean, eta Arartekoarengana ere jo dugu. Obrak gelditzea eskatu dugu hainbat aldiz, baina ez dugu lortu. Horrenbeste salaketa administratibo jarri ostean, ikusita ez digutela kasurik egin eta gaia benetan larria dela, tribunaletara joko dugu. Dagoeneko eman diogu ordena abokatuari obre...


San Kristobal, San Antonio eta San Bartolome inguruetako trafiko arazoak saihesteko obrak egingo ditu Foru Aldundiak. Foru Aldundiko Obra Publiko eta Garraio sailak Busturiko auzoetarako sarbideak errazteko hiru errotonda eraikiko ditu, San Kristobal, San Bartolome eta San Antonio auzoetan. Trafiko arazoak saihestu nahi dituzte errotonda horien bitartez. Ez dute zehaztu obrak noiz hasiko diren, baina behin lanean hasita, errotonda bakoitzeko, gutxienez, bost-sei hilabeteko lana izango dute. Errotondak egiteaz gain, drainatzea, errepideko argiztapena eta seinaleak ere berriak jarriko ditu...


Busturiarrok izenpean bildu dira 40 bizilagun, udaletxeari «etxebizitzen inguruan uneoro informatzea eskatuz». Busturiko bizilagun talde bat Busturiarrok izenpean bildu da, Presape auzoko etxebizitza sozialen eraikuntzaren atzerapena dela eta, udaletxean arrazoiak eskatzeko asmoz. Eta laster elkarte bat sortu gura dute euren eskubideak aldarrikatu ahal izateko. Aurreko astean Udaleko osoko bilera aprobetxatu zuten Busturiarrok taldekoek Udalari «Presapeko etxebizitzen inguruan uneoro informatzea» eskatuz. Izan ere, etxebizitza horien eraikuntzaren atzerapenaz kezkatuta daude herritarrak. O...


Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak akordio berri bat lortu dute eta, azkenean, datorren urtean egingo dituzte lanak. Trafiko arazoak saihestu eta oinezkoen segurtasuna bermatu asmoz, San Kristobal eta Altamira auzoetako sarbideetan biribilgune bat eraikitzeko asmoa agertu zuen bere garaian Udalak. Hasiera batean, urte honen bukaeran hasiko ziren errotonda egiteko obrak, baina azkenean, datorren urtera arte atzeratu dituzte lanak. Udal ordezkariek egiaztatu dutenaren arabera, biribilgunea egiteko Bizkaiko Foru Aldundiarekin lortutako hitzarmena moldatu dute. 2005eko urrian eman zuten, hain ...


Azkenaldi hontan hainbat obra egiten ari dira gure herrian. Aurkeztu duten azkena Hiritarrarentzako arreta bulego berria izan da. Berri honetan diotenez urte bukaerako bukatuta egongo eta Kutxa-k Santa Ana kalean izan zuen bulego zaharrean izango da. Egia esan, beharra ba dago honelako bulego bat sortzeko ezinduak eta ume kotxeekin dihoaztenak ezin direlako oraingo bulegoetara igo. Bakarrik falta zaiguna eskatzea da ea oraingoan betetzen duten esandako data edo zain daude hurrengo Hauteskunde Munizipalak hurbiltzea?. Honen adibide argiak dira San Roke-tik Santa Ana-rakin trenbide azpiko tu...