Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Pasa den larunbatean, martxoak 27, antolatu genuen bisitaldi gidatuan oso gustura egon ginen bertaratu ginen 25 lagunak.Ordubete inguru iraun zuen bisitak eta hainbat margolan eta aztarna ikusteko aukera izan genuen.Aste honetako agendatxoa:Martxoaren 30ean, asteartearekin, ARDO EKOLOGIKOAREN INGURUKO AZALPENA + DASTAKETA. 19:30ean IRUÑAZARRA tabernan.Apirilaren 3an, larunbatarekin, IRUÑEAN KANTUZ. 12:00etan Merkaderes karrikan