Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Larunbatean Gasteizen ospatu zen Mintza Egunean Mintzakideko 17 lagun hurbildu ginen. Giroa paregabea izan zen egun osoan zehar. Goizeko 11etan hasi zen ospakizuna hamaiketako batekin. Ondoren dantzari, bertsolari eta txalapartariak bertara hurbildu ginen guztiak agurtu zituzten.Ibilaldi gidatuari amaiera emateko Joxean Sagastizabal idazleak Mintza Egunerako propio prestatutako testu hau irakurri zuen Zeledonen eskulturaren ondoan. Hona hemen irudiak. Mintzaeguna09: Joxean Sagastizabalen mezua from asapala on Vimeo.   Ibilaldia amaituta bazkaltzeko tenorea heldu zitzaigun eta ka...