Bardeak, salduta

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-18 00:17

Salgai zegoen, eta saldu dute!Bardeetako tiro poligonoa bertze 20 urtean Espainiako militarren erabilerarako izanen da. Naturgune babestua da. Eta zer axola dio, bonba batzuk botatzeko baino ez da! Guantanamora doazen hegazkin horiek maniobrak egin ditzaten erabiliko da! Naturgunea eta tiro eremua guztiz bateragarriak direla dio tiro eremuko buruak.Polonioa agertu dela? Nori interesatzen zaio hori aztertzea?Inork erraten ez duena da Erriberako udalek 210 milioi euro jasoko dutela trukean. 22 herritik 21ek eman dute aldeko botoa, UPN eta PSNren aginduetara (nahiz kontrako iritzia azaldu izan...


Alde hemendik!

1
egurratakitto 1456132079321 Egurratakitto | 2007-05-10 20:54

Gaur Hernaniko kaleetan indar militarren presentzia egon omen da. Ejertzito espainiarreko 70 soldadu, beraien tanketa eta armekin. Ez pentsa horrelako okupazio militar eta probokazioek intimidatuko gaituzteenik. Horrelako maniobrak, estatu espainiar zapaltzailearen estrategia hutsak dira. Beldurra sortu nahi izaten dute eta gure gainetik daudela agertu. Baina gu aurrean izango gaituzte, ez dugu onartuko horrelako okupazio militar eta polizialik. Hemendik aldegiten ez badute, bidali egingo ditugu! Egurra ta Kitto!