Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Hau da Mendillorriko Mintzakide talde batek bidali digun kronikatxoa, mila esker!!! Pasa den apirilaren 15eko 22:00ak pasatxo zirela, afaria hasi zen Ezpondapea elkartean, Julio Soto eta Alaia Martinekin izango genuen ikuskizun paregabearen aurrekari, eta hor bildu ginen Mendillorriko Mintzakide taldeko kideak. Entsalada, okel, ardo, postre, kafe eta kopen inguruan mintza praktikak errez atera ziren edozein kideren ahotik. Bertso saioa postrearekin batera etorri zen, mantso eta lotsati hasieran, txaloka eta lotsagabekeriaz bukaeran. Oiartzuarra eta Nafarroako txapelduna abilezia izugarriaz ...