Iepa Joxepa! Bukatu zaizkigu udako oporrak eta egunerokoan hasi beharko!  Urteberrian gertatzen den bezala, ikasturte hasieran ere, asmo berriz eta freskotasunez  helduko diogu bizitzari. Solaslagunak ere, berdin. Aunitzek jakinen duzuen bezala, ez naiz Oianko, Xabi naiz, eta Solaslagunaren Txoko hontatik dinamizatzaile lanetan arituko naiz aurten bere partez. Nire papera ahalik eta hobekien betetzen saiatuko naiz, ea neska guapa eta saltsera horrek bezalatsu egiten dudan! Jarduera berriak, irteera interesgarriak eta ikastaro zenbait proposatuko dizkizuet aurten, zuek proposatzen...


Zubitako iñotik 2008

irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2008-02-18 20:03

Aurreko urtean ezin izan nuen Zubietako Ihauterietara joan (Zubitako Iñotik), baina aurten bai, eta ederki gozatu dut. Horren erakusgarri Flickr-eko kontuan jarri ditudan argazkiak eta Youtube eta Euskaltubera igotzen hasi naizen bideoak.Espektakulua kalean egoten da astelehenean Iturenen eta asteartean Zubietan, baina festa larunbatean hasi eta asteazkenera bitarte egiten diren puska biltze, gosari, bazkari, afari eta parrandan.Entzuna dudanez Zubietan oraindik sobrak bukatu ezinik dabiltza...