Hona hemen klasiko bat. Magia + ikt = magikt?.Ea zure logika norainokoa den.Eta sorginkeria asmatuz gero, ez inori esan, hortan datza lan honen gatza!Ikus ezazu:Matemagia 1                                                      Jose Luis Etxezarreta


trena

2
stikstak 1456152810536 Stikstak | 2008-07-14 13:06

Behin baino gehiagotan aipatu dut trena. Beharbada zerbait magikoa da niretzat. Izan ere mota askotako jendea biltzen du trenak. Bagoi xume batek adin, kolore eta gustu desberdinetako pertsonak elkartzen ditu bizitzako momentu labur batez bada ere. Barre algaraka dabiltzan atsoak, esku artean duen liburua interes osoz irakurtzen ari den gizona, bere pentsamenduetan murgilduta dagoen gaztea, musika topera jarrita duen nerabe bat, geldi egon ezin diren bi ume beren amekin eta abar.Oso desberdinak diren pertsonak eta errealitatea modu ezberdinean ikusten dituzten pertsonak, une batez bada ere ...


Magia

ahopeka 1456130493047 ahopeka | 2008-04-15 00:21

Magia saio on batean desagertzen den lehendabiziko gauza nire eszeptizismoa da.  Magoaren hitzak tranpolin, kapelaraino jauzi egin eta koloretako zapietan behera irristatzen naiz jakaren poltsikoraino. Trikimailuaren triki eta mailua antzeman nahian ozenki dabiltzanak, izan aita izan haurra, inoiz loaren sakonetik esnatu nauen komertzialaren telefono deiaren pareko eragina sortzen dit. Horregatik ederki ulertu ditut Txan Magoak Argia aldizkarian esandakoak: “Mago on baten lana da ikuslea izebergak ur azpian duen puska ez bakarrik ez ikustea, baizik eta ahaztea”.Herri honetan magiak eto...


Txikitatik egiten didate ilusioa eskutitzek.   Etxean, postontzia astean behin-edo zabaltzeko ohitura egon da betidanik. Familiakoen gutunak sukaldera heltzeko desiratzen egoten nintzen.   Errito antzekoa zen gurean.   Eskolatik etxerako bidean, autoa gelditu, giltza hartu, etxe itxurako postontziko atetxoa ireki eta gutunak atera.   Kotxean sartu, begiak distiraz beterik, gutun guztiak ikusi, norenak ziren ikusi, ordenatu, ondoren, zaharrenetik gazteenera antolatu. Nirerik bazen motxilan gorde.   Etxera heldu, sukaldera sartu, banaketa egin. Ondoren, la...


ISPILUA IV

1
itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2007-11-28 11:37

Behin batean bikote bat urruneko etxe handi batean bizi zen. Gizona marinela zen eta beti kanpoan egon behar zuen, horregatik emaztea beti bakarrik egoten zen egunero eta bakardade handia sentitzen zuen. Egun batean senarra hondoratutako itsasontzi batean aurkitutako ispilu batekin etorri zitzaion. Gainera magikoa zela esan zion, honela kanpoan zegoen bitartean berarekin hitz egin ahal izango zuela esan zion, baina gezurra zen. Emaztea oso pozik geratu zen, senarrarekin hitz ahal izango zuelako. Hurrengo egunean senarrak joan behar zuen eta emaztea berriro bakarrik geratu zen. Orduan, ispil...


ametsa ote?

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-11-27 22:05

Mozorroak, trena, jaietako giroa,magia berezia...Zarata, iskanbila, burrunbada,ezezagunak,gu pozik eta lasai gure urduritasunean.Gustora gure epeltasunean.Nekea, logalea, gosea,ziplo lurrean botata.Trenaren zain.Zarata, hotza, erosotasun falta,lurrean, hala-nola lo.Trenaren triki-traka.Nire burua eta zure sorbalda.Nire eskua eta zurea.Zure begiak itxita, nireak irekita.Nire begiak itxita, zureak irekita.Trenaren triki-traka joan da.Oherako ordua.Xixko eginda, porru eginda, ziplo lo.Norbaiten musua masailean.Loti Ederraren antzera sentitu.Lo jarraitu.Ametsa ote?Hala bada, betirakoa izan dadi...


AHTren aurkako erresistentzia astean egindako ekintza baten argazki eta komunikatua jaso ditugu:Gaur, 2007ko irailaren 30, “Ahtren aurkako ekintza dezentralizatuen astea” amaitzen den honetan beste leku esanguratsu batean elkartu gara, Aramaion. Feudalismoko alderdi ezberdinen arteko arteko borroka odoltsuak izan ziren tokian , Oinaztar eta Ganboatar horrela deitzen ziren gudaren jauntxook. Jauntxo feudalak, lurralde hau  gobernatzen duten aginatari politiko eta ekonomikoen arbasoak. Gaur, aintzina bezala agerikoak dira  PNVko (porlanaren jauntxoak) bando arteko gatazka, eta beti,...


Magia truko pare bat

No profile photo edukinuen | 2007-09-26 18:07

Gaur, magia truko pare baten esplikazioaGehiago, nola ez, www.edukinuen.com-en :-)


Antzezlan berrian entzungo den musikaren zatia grabatu dugu gaur eguerdian. SPlitt 77 taldeak Errekalden duen lokalean egin dugu. Zein txukun eta dotore jarri duten gainera txoko berria! Gontzal Gutierrezek sortutako kanta bi grabatu ditugu: "Balls" eta "Experimentin". "Honolulu, leku bat" obran zehar entzungo dira kanta biak. Gontzalek berak trikia jo du eta Ekaitz Hernandez soinua eta grabazioaz arduratu da. Ekaitzek berak ere obrarako zenbait musika konposatuko du eta nahasketak egingo ditu. Halako kasuetan gertatu ohi den bezala momentu magikoa bizitzeko aukera izan dugu. Eta, azkenean...


Sorginkeria

9
josu 1456149891816 Josu | 2006-11-17 20:10

Ikusi dailymotion-en aurkitu dudan bideoa. Zertarako aurrerakuntza teknologikoak, tipo honek magiaz jartzen badu dena martxan? Asteburuari ongietorria emateko hemen duzue mago honen bideo bitxi hau. magic TOUTCAPOURCAk igotako bideoa.


Hitz bitan

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-10-28 04:54

Egin kontu: Super Ordorika, Kafe Antzokia, gaueko 12ak, enegarren bis-a eta hara non -astiro-astiro, leun-leun- honakoa jotzen hasten diren: Labexomorro, labexomorro ezin dala ibilli falta jakola, ez dakolako erreteko mirenjoni. Hitz bitan: txundi garria Gaurkoan ere karaokea dakarkizuet bakarka zein taldeka kantatzeko. Powered by Castpost   Tira, badakit, tontakeria bat... baina ze polita. Erantzunetan ez da testua ikusiko informatikaren misterio sakonen erruagatik, beraz, komentaixorik egin nahi izanez gero, hementxe.


SAN JUAN GAUA

itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2006-06-22 12:19

San Juan gaua da. Suak gonbidatzen gaitu, piztuta dago. Gorputzen gaua da, arimak adiskidetzeko gaua. Boteredunak beldurrez daude; herria, jendea, berriro ere, iratzarriko da, Ama Lurrarekin bat egingo dute; egoera onartezina da, kontrolpean jarri behar dute agintariek. Baina denok dakigu ez dutela ezer lortuko, tabu guztiak egurrarekin sutara botako ditugu. Itsaspepino taldeak dantzatuko dugu suaren aurrean, gure arimak askatuko ditugu. Gauaren eta iluntasunaren babesa jasoko dugu. Burua askatu eta murgil gaitezen suaren magiaren barnean.    


Mad V, ilusionista?

bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-05-25 10:12

YouTube edo antzeko bideo zerbitzuei esker fama lortu duen El Koalari buruz aritu ginen azken idatzian. Gaur, antzeko beste kasu baten berri jakin dut.Mad V: maskara bat etxeko koartotik magia trukoak egiten. Eta jendea ikusten, komentatzen, zabaltzen. Adibide bat, hemen: Eta beste trukoak, hori bezin txarrak. Eta, orain, telebista kate batek fitxatu du. Eta kontratuaren ondorioz, koartoan trukoak grabatu eta YouTubera igotzeari utziko dio, horixe galerazi baitiote. Hori bai, telebista kate hortako programak seguru igoko dituztela.Enpin. Magia egiten dute, bai, batzuk.