Laster izango dira hamar urte testu-zuzenketan dihardudala. Batzuetan, iruditzen zait ez nukeela jakingo bestela ateratzen bizimodua. Beste batzuetan, beste edozer egin nahi nuke. Sentipen horiek, hala ere, lanbide guztietako giza jendeei ausiki egiten diete.Gogoan dut hasieran azaldu behar izaten nuela zer egiten nuen. Jende askok ez zuen ulertzen zertarako zuzentzen diren testuak; ez ziren jabetzen zuzenketaren premiaz.Lehengoan, telebistan Jude Law segaila ikusi nuen zuzentzailearen papera jokatzen, The Holiday filmean. Atzo arratsaldean, Cesare Battistiri buruz informazioa bilatzen ari ...