Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Aste honetan zehar hainbat ekitaldi daude Korrika Kulturala dela eta. Hemen hiru ekitaldi hauek nabarmendu nahi izan ditugu, baina astea hitzaldi, jaialdi eta ekitaldiz josia dator, hemendik jeitsi ditzakezue beste hainbat.Martxoak 26, osteguna: Korrikaren hasiera Tuteran. Autobusak aterako dira 15:00etan Iruñeko Hotel 3 Reyesetik. Prezioa: 5€. AEKko edozein euskaltegitan eros daitezke autobusez joateko txartelak.   Martxoak 27, ostirala: Film Laburren VI. Zirkuitua. Atarrabiako Gune Eszenikoan 22:00etatik aurrera. Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, martxan jarri du seiga...