Urria: hiru kandela

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-10-04 18:18

Amaitu da hiru kandelen bidaia. Gaurkoa azken alea da. Merezi izan du bidaiak, erantzun eta feedback eskasa izan arren, neure buruari balio izan dio eta ez da gutxi. Baina noan harira. Azken hiru kandelak, urrikoak.Orain dela hiru urte:Bidaia Galizian hasi genuen, Sechu Senderen eskutik. Bere garaian blog aktiboa bazen ere, gaur egun motelduta dabil. Baina hala ere eduki oso interesgarriak izaten jarraitzen du. Soziolinguistikaren top tena egin nuen jarraian. Bere garaian arrakasta izan zuen eta orain da garaia berrikusteko. Hilabete honetan egingo dut, zin dagizuet.Xirikan artikul...


Abuztua eta iraila: hiru kandelaOrain dela hiru urteOporrak amaitu dira aurten ere. Eta hona nator berriro mendietatik behera. Oporretan buruak ematen dizu pentsatzeko eta udako hausnarketa batekin etorri nintzen irailean orain dela hiru urte. Gogotsu eta fuerte hasteko. Baina ez zuen asko iraun, Telebilbaoren erreportajean gogoa joan zitzaidan eta errealitatea muturren aurrean, beste behin ere.Komikizalea izan naiz beti eta komikia ekarri nuen blogera, Arrasateko faktorian egindakoa, euskaldunon jarreren gainekoa. Liburutegi bat hasi nintzen egiten, baina hor geratu da, guztiz ahaz...


Orain dela hiru urte:Uztaila behar den moduan, tabernetan hasi nuen orain dela hiru urte. Filosofatzen tabernetan. Uztaila ere beroarekin lotzen dugu. Eta orain dela hiru urte, hor ibili ginen soziolinguistikaren gida sexualarekin gora eta behera. Hilabetea jarraitu nuen Xirika gazte aldizkarirako idatzitako artikulu batekin. (Gero soka ekarri zuena).Uztaila ere ikastaroen hilabetea da. Eta orain dela hiru urte hiru ekarri nituen blogera: UEUk antolatutako bi (Euskararen balio-merkatua eta Hizkuntza plangintzak: teoriak eta aplikazioak) eta Hik hasik antolatutako bat (Bigarren hizku...


Orain dela hiru urteHilabetea mintza egunarekin hasi nintzen (aurtengoa domeka honetan Arrasaten). Eta orain hiru urte esandakoek indarra dute oraindik orain. Gero formazioa aipatu nuen: Hiznet eta beste zenbait ikastaro aipatu nituen. Eta linguanet amaitu berriaren balorazioa egin ere. Eta UEUk antolatutako jardunaldi baten berri eman. Eta Labayruk Derion antolatutako ikastaro baten berri eman. Irakurle fidel bati ere antropologia eta soziolinguistikaren arteko erreferentzia bibliografiko zenbait eman nizkion. Eta Mikel Zalbideri gorazarre egin nion hilabetea amaitu orduko. Mintza eg...


Orain dela hiru urteErrepaso ederra eman nion orain dela hiru urte portfolioari. Hilabete berean 7 artikulu horren gainean. Bonbardaketa galanta. Baina beste gauza batzuei ere egin nien tartea orain dela hiru urteko maiatzean.Jardunaldi batzuen berri eman nuen blogean: euskara.dat izenekoak, euskara nola landu astialdian izenekoak, Hik hasikoen udako ikastaroak eta UEUko udako ikastaroetako bat. Horrez gain, nire alderik punkiena atera nuen Se habla espaƱol izeneko kantua hona ekarrita (oraingoan kanta eskegi dut, orain hiru urte ez bezala).  Hilabetea portfolioaren intoxikazi...


Orain dela hiru urteOrain dela hiru urte, udan UEUk antolatu behar zuen ikastaroarekin hasi nuen apirila. Gerora hizpidea ere ekarri zuenez, gerorako utziko dut. Horren ostean, liburutegi digital batera jo nuen, euskaraz soziolinguistikaz dagoen liburutegirik osatuena (eta doan deskargatzeko moduan). Portfolioaren artikuluei eman nien hasiera gero eta hilabete berean lau artikulu igo hezkuntza elebidunari buruz (oraindik ez du galdu aktualitatea gaiak, orain hirueledunaz ari badira ere).  UEUren produktuekin jarraitu nuen: oraingo honetan Inguma izeneko datu-basea. Autoestimar...


Orain dela hiru urteOrain dela hiru urte, Berbalagunen hasi nintzen. Eta hurrengo bi ikasturteetan ere jarraitu dut. Orain momentuan ez nabil, baina momentuko kontua da (hori uste dut, behintzat). Agindu nuen (beste behin ere) zerbait ekarriko nuela blogera, eta ezer gutxi ekarri izan dut, baina tira, txismeak gorde egin behar dira, ezta? Gero bi webguneen berri eman nuen eta gaur da eguna horietako bat neuk kudeatzen dudala (zelakoa den bizitza). Jarraitu nuen ostera bat egiten wikipedietatik, zeharo zaharkitua geratu den artikulu batekin.Akulturazioa izan zen hurrengo gaia eta, bi...


Orain dela 3 urte:   Orain dela hiru urte, irakurtzen izan nintzen gogotsu. Hilabete batean hiru irakurgai. Horien artean bi gainera hizkuntzen historia sozialari buruzkoak. Ezinbestekoa den Euskara jendea liburua, eta Espainiako mitoen erreprodukzioa baino ez du egiten beste liburu bat. Bat 60 aldizkaria ere irakurri nuen (loturak eguneratu ditut). Horrez gain, Fishmani buruz aipamen bat egin nuen (zalantza nuen jarraitu ala ez, eta ez nuen jarraitu): etinizitateari buruz. Oso interesgarria eta aktualitate handikoa. Triglosia kontzeptua "asmatu" nuen, eta baten batek eztabaida bizanti...


Orain dela hiru urteBloga jaio berri, eta lehen gauza aurkeztu beharra, ezta? Horren ondoren, bi kontzeptu orokor definitu nituen: soziolinguistika eta hizkuntzaren soziologia. Euskarazko wikipediak dezente hobeto azaltzen ditu bata zein bestea eta loturak gehitu dizkiot artikulu originalari. Horren ostean, eta hasiera guztietan bezala, euskarazko soziolinguistika materialak sarean non topa aipatzen nuen, eta bildu.net-en nik soziolinguistikaren inguruan batutakoak. Artikulua gustatuko litzaidake goitik behera berridaztea, baina zoritxarrez ez da panorama asko aldatu hiru urteotan. Bilduko ...


Hiru kandela

4
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-11-06 19:54

Gaur blog honek bete ditu hiru urte. 30.000 bisita baino gehiago izan ditu, 200dik gora artikulu eta abar. Baina batez ere hiru urte. Nork esan behar zidan niri abenturatxo honek horrela jarraitu behar zuenik .... nork. Eta egun hauetan bloga berrirakurtzen izan naiz, eta berriro begiratzen, erantzunak, loturak eta abar. Eta arkeologia egitea pentsatu dut.Ricardo Gomezek egiten duenaren antzera, nik ere nahi ditut nire blogeko artikulu zaharrak berreskuratu, orain dela bi edo hiru urte egindakoak. Baina, gainera, aprobetxatu nahi dut artikulu horiek errebisatzeko, loturak eguneratzeko,...