Goizetan kafea hartu arte pertsona ez diren guzientzat, bereziki aproposa dirudi The Barisieur, kafea egiten duen iratzargailua. Iratzargailuaren alarma edo txirrina jo baino minutu batzuk lehenago hasten du kafea prestatzen The Barisieurrek, eta tatxaaaaan! esnatu orduko kafea prest izango duzu. Hau bai inbentoa kafezaleentzat Ikus hemen bideotxo bat:



Telegraph egunkariak dionez japoniar zientzialarien iritziz egunean kafe kikara bat hartzeak onurak ditu  minbiziaren aurka . Japoniarren ikerketaren emaitzak American Journal of Epidemiology aldizkarian argitaratu dituzte. Ez dakit nik bada ...


Ezaguna da Eibarko kafetegi eta tabernetan "kortauak" edo "ebakiak" era berezian egiten direla.Izan ere, kafe bitxi horiek egiteko esnearen krema erabiltzen da eta horregatik Eibarko ebakiak kafe arruntak baino goxoagoak suertatzen dira.Tamalez, halako kafeak edaten ohitzen bazara, beste lekuetan topatzen duzun kafeak mingotsegiak iruditzen zaizun.Nik, egia esan, ez dut kafetxo bat edaten ere, baina emazteak, ai emazteak, kafe barik ezin du bizi.Eta kafe on bat dastatzeak, batez ere emaztearen umoreari dagokionez eta azken finean eguna ondo eramateko inportantzia itzela du.Eibartik zehar mu...


Hirien kafe

neskafe 1456151787138 Neskafe | 2008-05-27 16:29

Café de las Ciudades Argentinan sortutako aldizkari elektronikoa da. Interesgarria.  Hiriaren inguruko Topagunea sarean. Hiriari buruzko ezaguerak, hausnarketak eta begirakadak Hiriarekiko maitasuna. Punto.  


  Adimen artifizialari buruz galdetu diotenean  Steve Wozniak (Stephan Gary "Woz" Wozniak ) famatuak, urruti ikusi du.  Zer da adimena artifiziala? : Kafe kikara bat prestatuko dizun robota: "A robot that could get him a cup of coffee" esan du Wozniak-ek elkarrizteka batean. "Nere etxera etor zaitezke eta kafe kikara bat prestatu, joan naiteke zure etxera eta kafe kikara bat prestatu han, baina pentsa ezazu zenbat denbora behar duen robot batek horretarako: etxea identifikatu, kafe-maikina ezagutu, nola funtzionatzen duen ikasi, ..." bide luzea, oso luzea, da.  Eta robo...


Kafe baten aurrean

neskafe 1456151787138 Neskafe | 2007-03-01 09:40

Kafe baten aurrean - zenbat gauza gertatzen diren testuinguru horretan -,  bururatu zitzaien Sareinak blogekoei Literatura eta feminismoa hizpide izango zituen aldizkari bat, edo hobe blog bat, egitea.Horrela diote behintzat eta horrela jakin dut nik gaur, kafe baten aurrean. Eta gogoratu dut ahastuta neukan txoko hau. Eskerrak Sareinak, diozuen moduan  Ongi etorri sare artera!


Iker Txarterina algortarrak kafe egileen Maestro del Espresso Junior 2006 lehiaketan parte hartuko du Bizkaia ordezkatzen. Bere errezeta: kafe egin berria, kikara beroan, txigortu berria eta 7 gramo baino ez kikara bakoitzeko. Iazko lehiaketan Sevillako Marta Molina ikasleak irabazi zuen. Zorte on Iker!


 Mario Negri (Istituto di Ricerche Farmacologiche) ikerketa zentru italiarrak esan duenez, kafeak alkohol larregi erateak eragiten duen zirrosis eta minbiziaren aurrean babesten du gibela. Egunean kikara bat baino ez, baina hala ere, lasaiago. El Living de Sebas blogetik


Kafeak garajeen ordez

1
neskafe 1456151787138 Neskafe | 2006-02-23 17:01

Jackson West idazlearen The New Office Space artikuluaren arabera, Kafeak dira gaur egungo garaje berriak San Francisco eta Silicon Valley inguruan. Hau da berrikuntza, enpresa berriak, proiektu berriak, ... sortzeko leku aproposenak. Eta hainbat kafe famatu aipatzen ditu: Ritual Coffee Roasters www.ritualroasters.com Caffe Trieste www.caffetrieste.com Reverie Coffee Cafe Coffee to the People www.coffeetothepeople.com bere  Peace, Love, and Coffee blogarekin. Interesgarria kafezale eta berrizaleentzat. Quetzal Internet Cafe http://coffeeandcocoa.com/ Thinkers Cafe Zig Z...


Kafe merkataria

neskafe 1456151787138 Neskafe | 2006-01-30 08:09

Munduko lehen balore merkatuaren inguruan, Amsterdamekoa, Lienzo tratulari judu portugaltarraren gorabeherak kontatzen duen eleberria da The Coffee Trader (El mercader de café edo Le marchand de café) Balore Burtsak ulertu eta nola funtzionatzen duten jakiteko balio omen du David Liss, eleberri historikoetan espezializatu den idazlearen liburuak. Asko esatea dela iruditzen zait. Entretenigarria, bai.


Egunen batean kaferik onena txigortzeko sekretuak kontatuko ditut, gaur ez. Tradizio aberatsa da kafea txigortzearena, esperientzia zoragarria, belaunaldiz belaunaldi gordea . Gaur egun teknologiarik aurreratuenaz txigortu eta zorroratzen da kafea, baina antzinako sekretuak darraite, artea eta jakinduria, artea, zenbait zulo izkutuetan. Oroitzapenetatik eta ametsetatik dator kafearen zaporea. Argazkia Benjamin Harrison


Lotan nago

3
neskafe 1456151787138 Neskafe | 2006-01-26 11:26

Oraindik lotan, kafea prestatu behar esnatzeko ...eta edalontzi guztiak zikinak ikusten ditut sukaldean